Berriak

“Bihotzadore”, gaixoen bizi-kalitatea hobetzeko App bat
02/05/2017
The Best 5, aurreztu denbora eta dirua Internet bidez erosten
12/05/2017

Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroa: ekintzailetza Vitoria-Gasteizko bihotzetik

Hiriko bihotzean dago, muinoaren alde garaienean, jauregiz inguratuta, historia duten eraikinez inguratuta, eta Santa Maria Katedraletik oso gertu. Aspaldi hiriko Arte eta Lanbide Eskola izan zen eta urtetan erabilerarik izan gabe egon ondoren, erabat berritu zuten ekintzailetza-zentro guztien arteko zentro nabarmenena bihurtzeko. Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroa dugu, gaur egun bertan 18 enpresak lan egiten dutelarik.

Baina ez da bulego-eraikin soila. Zentroak duen ezaugarri nagusia da berezko indar berezia duela, eta horrek Arabako ekintzailetzaren erreferentziazko gune bihurtu du. Eta bi elementu nabarmentzen dira beste edozeren gainetik: komunitate-sentimendua eta lankidetza. 30 enpresa-proiektu baino gehiago igaro dira bertatik.“Ekintzailearentzat, lehenengo pausoak beti izaten dira zailak. Hainbat erronka dituzte aurretik, hala nola negozioa garatu beharra, merkataritza-arloko erronkak, finantza-arlokoak, kudeaketa-arlokoak… Eta hemen egotea, komunitate handiago baten zati izanik, enpresek eta pertsona sustatzaileek asko eskertzen duten zerbait da. Kezkak parteka ditzakete edo beren egoeratik jada igaro diren enpresen beste ikuspuntu batzuk ezagutu, eta hori abantaila da, Enpresen Udal Zerbitzutik esaten dutenez.

Beste nortasun-adierazgarria lankidetza da. “Hemen gauden enpresen artean sinergia interesgarriak sortzen dira, baterako proiektuei ekitea edo baita zentroko enpresen artean bezeroak izatea ere ahalbidetzen digutenak. Zentroko enpresa asko gure bezeroak dira”, Iker Díaz de Guereñuk dioenez; bera da Apple Open Service enpresaren sortzailea, Steve Jobs-ek sortutako Appel konpainia mitikoaren produktuen salmentan, eta hari lotutako prestakuntzan eta zerbitzuan espezializatutako enpresaren sortzailea, hain zuzen ere.

Enpresa Zentroak jardueren programa zabal bat du, eta espazio dinamiko bihurtzen du horrek zentroa bera. Enpresen arteko harremana ahalbidetzeaz gain, baita Udalaren beste enpresa-zentro batzuekiko harremana ere, hainbat prestakuntza-ikastaro, jardunaldi, hitzaldi, elkarraldi edo hainbat motatako ekitaldi antolatzen dira, eta, hori horrela, espazio bizi bihurtzen da, elkartzeko leku bat edo marko paregabea enpresa batek garatzeko aukera izan dezan”, adierazi dutenez.

 

 

Enpresa Zentroak jardueren programa zabal bat du, eta espazio dinamiko bihurtzen du horrek zentroa bera. Enpresen arteko harremana ahalbidetzeaz gain, baita Udalaren beste enpresa-zentro batzuekiko harremana ere, hainbat prestakuntza-ikastaro, jardunaldi, hitzaldi, elkarraldi edo hainbat motatako ekitaldi antolatzen dira, eta, hori horrela, espazio bizi bihurtzen da, elkartzeko leku bat edo marko paregabea enpresa batek garatzeko aukera izan dezan”, adierazi dutenez.

Ekintzailetzaren aldeko apustua egin duenak hainbat aukera ditu behar duena bere jarduera ekintzailea hasteko leku bat baldin bada. Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroak enpresentzako 13 bulego dauzka, gehi partekatutako beste 6 langela, ezin aproposagoak leku asko behar ez duten negozioetarako. Baldintzak oso onak dira, 60 eurotik 300 eurora bitarteko diruz lagundutako errentekin, modalitatearen eta bulegoaren tamainaren arabera. Hiru bilera-gela eta hitzaldi-areto bat ere badaude, enpresa egoiliarrek doan erabil ditzaketenak.

Biziki balioesten dugu zentroan goza dezakegun giro sortzaile eta berritzailea. Guretzat oso garrantzitsua da enpresa eta ekintzaileekin elkarrekin bizitzea sorkuntzaren aldeko testuinguru batean, horixe baita gure negozioaren funtsa bera”, Kind Visuals ikus-entzunezko enpresako María Gómezen hitzetan. “Sortu ginenetik instalatu ginen hemen, duela 4 urte jada. Arauek ezartzen dutenez, 5 urte egon gaitezke gehienez Zentroan, eta, hori horrela, mugitu beharra izango dugu laster. Penatuta gaude, leku bikaina izan baita hazteko eta ikasteko”.

Une honetan Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroa ia beteta dago. Dena den, enpresak txandakatu egiten dira, eta, hortaz, ekintzailetzan aritzeko leku baten bila bazabiltzate eta interesatuta bazaudete, zehatz-mehatz ezagutu ahalko duzue gure zentroa esteka honetan: http://www.vitoria-gasteiz.org/we001/was/we001Action.do?aplicacion=wb021&tabla=contenido&idioma=es&uid=u297522bd_13990cc071d__7ffb