Berriak

Lasai-Lasai: “Paketeriaren azken miliako trafikoa eta kutsadura murriztea da gure helburua”
15/06/2022
OYE! Orientación y Empleo in itinere: “Enplegua eta autoenplegua sustatzen ditugu landa-eremuetan eta eremu sakabanatuetan”
22/06/2022

eTerrace: “Oso erraz azkartu litezke tabernetako eta jatetxeetako ordainketak”

Martin Urcolak sortu du eTerrace, ezpainzapitako adimenduna, tabernetan eta jatetxeetan 50 €-tik beherako komanden ordainketa azkartzeko. 

Ezpainzapitako kontzeptu berritzailea da, komanden ordainketa azkartzen duena. Metxa Sari Berezia jaso du “Zure ideiak balio du” lehiaketaren XVIII. edizioan, eta, horri esker, hurrengo Bootcamp Metxa programan parte hartu ahal izango du.

Proiektu honi eta bere hurrengo urratsei buruz gehiago jakiteko, elkarrizketa egin diogu Martin Urcolari, hura baita ekintzailea ideiaren ondoren.

Araba Ekinean (AE): Nola laburtuko zenukete zuen proiektua esaldi batean?

eTerrace (E): eTerrace ezpainzapitako adimenduna da, eta tabernetan ordainketak bizkortzea du xede. 

AE: Nola sortu zen ideia?

E: Egun batean, familiarekin terraza batean nengoen zerbitzaria gure mahaira kobratzera noiz etorriko zain. Orduan ohartu nintzen oso erraz azkartu zitezkeela ordainketak, eta eTerrace deitu nion irtenbide horri.

AE: Zein puntutan zaudete orain?

E: Gaur egun, ideiaren prototipoa daukat, eta enpresa bat sortzeko lehen fasean gaude.

AE: Zein da zuen helburua urtebetean?

E: Hemendik urtebetera nire helburua da enpresa egiaztatua izatea, finantzaketa-plan batzuk eskura izatea eta ideian interesa duten sektoreko enpresekin harremanetan jartzea.

AE: Zer aholku gustatuko zitzaizuen jasotzea proiektuarekin hasi zinetenean?

E: Gustatuko zitzaidan jakitea zein beharrezkoak diren pazientzia eta jarraikitasuna. Batzuetan gauzak ez dira guk espero bezala ateratzen, baina beharrezkoa da proiektuan konfiantza izatea eta lanean jarraitzea geure helburuak bete arte.

AE: Zer eragin izan du proiektuarentzat “Zure ideiak balio du” lehiaketan saria jasotzeak?

E: Metxa saria irabazi izana aurrerapauso handia izan da nire proiektuarentzat; izan ere, horri esker, orain prestakuntza jaso ahal izango dut eta horrela jakingo dut hemendik aurrera zer urrats egin behar ditudan.