Berriak

B2B topaketak: aukera bat zure enpresak aurrera egin dezan
26/02/2018
Arrazoirik nahi Startup Europe Week Vitoria-Gasteiz ekitaldira bertaratzeko?
01/03/2018

Europak Vitoria-Gasteiz aukeratu du Startupen astea aurkezteko

 

Datorren martxoaren 5ean, astelehena, Startup Europe Week ekitaldiaren egoitza ofiziala izango da Vitoria-Gasteiz, eta esan beharra dago Europan ekintzailetzari buruz urtero antolatzen den ekitaldi nagusiaren aurrean gaudela. Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak BIC Arabaren bitartez babestutako Araba Ekinean ekimenak antolatutako jardunaldia aukeratu dute antolatzaileek inaugurazio ofiziala egiteko, ordezkari gorenaren presentziarekin. Arabako Hiriburuak Errumaniako Brasov hiriarekin partekatuko du protagonismoa, Europako, Afrikako, Ekialde Ertaineko edo Latinoamerikako 50 herrialde baino gehiagoan 300 ekitaldi gora antolatuko diren astean. Araba Ekinean ekimenaren antolatzaileentzat hautaketa horrek “aitortza bat suposatzen du gure lurraldean ekintzailetza bultzatzeko egiten den lan handiarentzat; izan ere, Araban ekosistema garrantzitsu bat sortu dugu ekintzaileei laguntzeko, lankidetza publiko-pribatuaren bitartez eta hezkuntza-agente, aholkulari, ekonomialari eta finantzatzaileen inplikazioarekin”.

Vitoria-Gasteizko Jardunaldia martxoaren 5ean egingo da (astelehena, arratsaldez), Europa Biltzar Jauregian, “Startupen azeleratzaileak, moda edo aukera?” izenburupean. Helburua da bertaratzen direnek startupen azeleratzaile bat zer den lehen eskutik jakitea, tokiko eta nazioarteko azeleratzaileetan garatutako proiektu-esperientzien bitartez. Ekitaldia arratsaldeko 6etan hasiko da Araba Ekinean ekimena antolatzen duten erakunde guztien parte-hartzearekin, eta Europako Batzordeko ordezkari Igor Tasic jaunaren esku-hartze bereziarekin. Brasov beste hiri protagonistarekin zuzeneko konexio bat ere egingo da, eskualdearteko konexioak Europaren eraikuntzan duen garrantzia aldarrikatzeko.

Ekitaldiak 20 ponente baino gehiago hartuko ditu. Hona hemen programa osoa.

Bertaratzea doakoa da, eta bertaratu nahi duten guztiek honako link honetan eman dezakete izena: http://www.alavaemprende.com/agenda/startup-europe-week-2018/