Berriak

Picking and delivery, txakurrentzako etxola inteligenteak, eta askoz ere gehiago Demium inkubatzailearen #AllStartup weekend ekitaldian
27/09/2019
E-Commerce bat sortu eta ekimenetik bizirik ateratzeko aholkuak
21/10/2019

Eusko Jaurlaritza urteko merkatari ekintzailearen bila dabil

Ekintzailetza kategoriaz gain, Euskal Merkataritzako 2019ko Sariek enpresa-lankidetza, merkataritza-berrikuntza, ibilbide profesionala eta hiriko merkataritza-inguruneen dinamizazioa sarituko dituzte.

Aurten ere, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Euskal Merkataritzako Sarien deialdia egin du, merkataritza-sektoreak gizarteari egiten dion ekarpen ekonomiko eta soziala eta lurraldea orekatzeko betetzen duen zeregina saritzeko helburuarekin.

Horretarako, merkataritza-eremuan beren ibilbideagatik, berritzeko gaitasunagatik, apustu ekintzaileagatik edo sinergiak sortzeko beste enpresa batzuekin batera egindako lanagatik nabarmendu diren bost pertsona fisiko eta/edo juridikoren zeregina errekonozituko da, sari baten bitartez. Hori guztia, pertsona horiek dauden ingurunea dinamizatzeko azken helburuarekin.

Guztira, Euskal Merkataritzaren 2019ko Sariak bost kategoriatan banatzen dira:

  • Enpresa Lankidetza.
  • Merkataritza Berrikuntza.
  • Ibilbide Profesionala.
  • Hiriko Merkataritza Inguruneen Dinamizazioa.
  • Ekintzailetza.

“Ekintzailetza” sariaren helburua da bere inpaktuagatik, originaltasunagatik, ekimenagatik, esfortzuagatik edo beste balio batzuengatik nabarmendu den merkatari ekintzailea saritzea. 

Hautagaiak aurkezteko epea 2019ko urriaren 18ra arte dago irekita. Saria lortzeko aukera izan nahi duten ekintzaileek online inprimaki hau bete behar dute beren hautagaitza aurkezteko.