Berriak

Araba ekinean webgunea eta irudi korporatiboa estreinatu ditu
29/11/2017
GarmaZ-ek, Elcavi-k eta “Juega Comiendo, come jugando” proiektuek irabazi dituzte Uniekintzaile sariak
30/11/2017

“Explorer aukera ezinhobea da proiektu bat martxan jartzeko”

Zer da Still Good?

Bi hitzetan laburbiltzeko, StillGood janarien arloko Outlet bat da. Stock soberakinak dauzkaten janari-fabrikazioko eta janari-banaketako enpresak gurekin harremanetan jar daitezke, eta guk soberakin horiek kudeatzen lagunduko diegu. StillGoodek online plataforma batean salduko ditu produktu horiek, ohikoa baino merkeago saldu ere. StillGoodek fabrikatzaileei eta azken erabiltzaileari egiten die mesede.

Noiz sortu zen ideia? Zer urrats egin dituzu harrez geroztik?

2016ko abenduan sortu zen ideia, urtero alferrik galtzen den janari kantitate handiaren arazoaz irakurtzen hasi ginenean. Konturatu ginen Europako beste zenbait herrialdetan bazeudela enpresa batzuk gizartean alferrik galtzen den janari kantitate hori neurri batean murrizteko lanean zihardutenak, eta Espainian, ordea, horrelako enpresarik ez zegoela.

Harrezkero, Santander Yuzz (Explorer berria) ekintzaile-programan parte hartu dugu eta proiektua balidatu dugu; une honetan, proiektua martxan jartzen ari gara.

Nola sortu zen programa honetan parte hartzeko ideia?

Buruan bueltaka genuen ideiaz gainera, 2016ko azaroan Santander Yuzz ekintzaileentzako programaren iragarkia ikusi genuen, eta buruan genuen ideia garatzeko aukera ezin hobea zela iruditu zitzaigun.

Zer eman dizu proiektuan parte hartzeak?

Oso programa aberasgarria izan da, kontzeptu berri asko ikasi ditugu, oso hizlari interesgarriei entzuteko aukera izan dugu, ekintzailetzaren munduan kontaktu berriak egin ditugu, eta batez ere azpimarratuko nuke Yuzz Santander programarekin elkarlanean diharduen jende asko ezagutzeko aukera izan dugula, ekintzailetzaren mundu horretan laguntzeko eskura duten guztia ematen dizutenak.

Nola zen zure bizitza profesionala programan parte hartzen zenuen bitartean?

Programan parte hartu dudan bitartean besteren kontura jardun dut, eta orain ere hala egiten dut. Nire lagunak eta biok gure astialdian dihardugu proiektuan. Agian batzuek kontrakoa esango dute, baina nire ustez bi gauzak bateragarriak dira, gutxienez proiektuaren lehen fasean.

Zerbait nabarmenduko zenuke?

Aldez aurretik adierazi dudanez, programaren bitartez lortutako kontaktu berriak eta BIC Arabako eta SECOTeko jendearen baldintzarik gabeko babesa.

Animatu beste ekintzaile batzuk parte hartzera

Ideia bat garatzeko asmoa baduzue, zatozte berehala izena ematera! Programan parte hartzeagatik ez zarete damutuko, benetan!