Berriak

SECOT Araba, 16 urte gure lurraldeko proiektu ekintzaileak bultzatzen.
09/03/2021
Arabak Berrikuntza Irekiko Zentro bat izango du enpresa-berrikuntza bultzatzeko
11/03/2021

Ezagutu eCommercearen sekretu guztiak Araba Enpresa Digitalaren laguntzarekin

Espainiako biztanleen % 72k online erosten du, eta kopuru hori % 87ra iristen da Indonesian, % 85era UKn eta % 80tik gora Alemanian, Austrian edo USAn. Azterlanen arabera, 2022an e-commerce eskaera guztien ia laurden bat mugaz gaindikoak izango dira. Kontsumitzaileak gero eta ohituagoak daude online eta offline erosketak konbinatzera, eta online erosketa-esperientziari buruzko igurikimenak gero eta handiagoak dira. Zure negozioa prest dago eszenatoki berri honetan?

Online salmentaren funtsezko alderdiak aztertuko dituzten hainbat jardunaldi eta tailerrez osatutako prestakuntza-ibilbide bat prestatu ditu Araba Enpresa Digitalek: zure negozio-eredua nola definitu, zure marketin-estrategia nola aplikatu eta zure online salmenta optimizatzen lagunduko dizuten alderdi guztiak. Profesional handiak izango ditugu, beren egunerokotasunean arlo horretan lan egiten dutenak eta benetako esperientzia gurekin partekatuko dutenak.

eCommerce-ko prestakuntza-ibilbide hau honako hauei zuzenduta dago:

  • Merkataritza elektronikoan oinarritutako ideiaren bat duten negozio-kudeatzaileak, edo merkataritza elektronikoko negozioren bat daukaten eta hura hobetu nahi dutenak.
  • Interneterako jauzia egiten ari diren edo epe ertainera egitea aurreikusten duten negozio fisikoen jabeak edo haietako langileak.
  • Merkataritza elektronikoaren inguruan lan egiten duten edo horretan espezializatzen ari diren profesionalak: marketerrak, teknikariak, web-kudeatzaileak…
  • Merkatu nazionalera eta/edo nazioartekora iristeko ikuspegia duten merkataritza elektronikoko jabeak

Ondorengo ekitaldiek osatzen dute Ecommerceren kudeaketarekin lotutako prestakuntza-ibilbidea:

Ibilbide horretan enpresa ezberdinetako 14 profesionalek parte hartzen dute, guztiak Ecommerceko proiektuetan aktibo.


Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, edo izena emateko, jo Enpresa Digitala helbidera, edo 944 536 262 telefonora deitu.