Berriak

Orlegi: «Gure helburua da ibilbide guztiak Eraztun Berdekoak bezain berdeak izatea».
25/05/2023
digitalizacion centro estetica tu idea cuenta 2023
Estetika-zentro baten digitalizazioa: «Zure Ideiak Balio Du lehiaketako irabazlea izateak energia-txute handi bat eta nire proiektuan aurrera egiteko gogoa ekarri dizkit»
07/06/2023

F2P Campusaren 4. edizioa hasi da Gasteizen

f2p campus vitoria gasteiz
  • Nazioarteko topaketa hau, free-to-play bideojokoen sektorean aitzindaria, uztailaren 17tik irailaren 17ra arte izango da, Euneiz Unibertsitatearen egoitzan
  • Mundu osoko taldeek ekainaren 5era arte aurkeztu ahalko dute beren hautagaitza eta proposamen onenetatik 5 aukeratuko dira

F2P Campusak, munduko free-to-play bideojokoen lehen campus azeleratzaileak, laugarren edizioari eman dio hasiera, Gasteizen, talde parte-hartzaileak hautatzeko prozesua irekiz. Hain zuzen ere, horretarako epea datorren ekainaren 5ean, astelehena, amaituko da. Ekimena Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Euneiz Unibertsitateak bultzatzen dute eta sektoreko erreferentzia gisa finkatu da. Haren asmoa da Araban eta Euskadin bideojokoaren industria sustatzea, talentua erakartzeko eta aberastasuna sortzeko guneak izan daitezen. Ez dugu ahaztu behar sektore horrek 2021ean 1.326 milioi euro baino gehiagoko negozio-bolumena lortu zuela Espainian eta 8.000 pertsonari baino gehiagori ematen ziela jada enplegua. Gainera, campusarekin batera, bideojokoei buruzko Euskadiko lehen bi gradu ofizialak jarriko ditu abian Euneiz Unibertsitateak 2023-24ko ikasturtean, artistaren eta diseinuko zein programazioko profesionalen profilak eskuratzeko.

Laugarren edizioa datorren uztailaren 17an hasiko da, Euneizko Unibertsitatearen instalazioetan, erakunde hori bera izango baita egoitza ofiziala segidako bigarren urtean. Egun horretatik aurrera irailaren 17ra arte, aukeratutako 5 taldeek arloari buruzko munduko aditu nagusietako baten aholkularitzarekin garatu ahalko dituzte beren bideojoko-proiektuak, adituok uda osoan zehar bisitatuko baitute Arabako hiriburua. Ekainaren amaieran, antolatzaileek campusean parte hartzeko hautatutako taldeen izena ezagutaraziko dute eta proiektu bakoitzeko 4 pertsona Gasteizen egoteko kudeaketak egingo dira. Pertsona horiek, hain zuzen, azken Demo Day egunean, irailean, aurkeztu beharko dute egindako lan osoa.