Berriak

Nor da nor Araba Ekinean ekimenaren Ekin Day Jardunaldian
11/04/2018
PEPE BARREIRA, METEO FOR ENERGY ETA PILAR REDONDO, ARABA EKINEAN 2018 SARIEN IRABAZLEAK
19/04/2018

“Zure ideiak balio du” lehiaketaren finalistak

“Zure ideiak balio du” lehiaketaren finalistak jakinarazi dira gaur goizean. Datorren ostegunean, apirilak 19, irabazleak ezagutuko ditugu Ekin Day jardunaldian.

Berrikuntza eta Teknologia kategorian, finalistak honako hauek izan dira:

Structural Deformity Index System, Diego Reyeroren, Andrés Escuderoren eta Javier Erdozainen eskutik. Ibilgailu batek talka egitean barruan doanak zenbat energia-truke pairatzen duen kalkulatzeko tresna bat da.

Lagundu ID biosentsoreak eta laguntza-sistemak, Edilberto Ojedaren, Fernando Benitoren, Francisco Jesús Aloaren, María Lourdes Basaberen, Aitor Iriondoren eta Unai Pagaldayren eskutik. Proiektu honen bitartez biosentsoreak garatzen dira, gorputzaren egoera fisikoa benetako denboran aztertzen dutenak.

Alias Robotics, David eta Victor Mayoralen eta Alejandro Hernándezen eskutik. Roboten zibersegurtasuna handitzeko soluzio bat.

Aukeraren kategorian honako hauek ditugu:

-Etermal, Idoia Garaizabalen eskutik. Kuartangoko iturburuko meatze-ur sendagarriak berreskuratu nahi dituen ekimen bat.

-Welkom, Ainhoa Martínezen eskutik. Prozesuak optimizatzeko proiektu teknologikoen fabrika bat.

-Tik Tak Film Studio, Juanum de Lucaren eta Sonia Esteveren eskutik. Ikus-entzunezko edukien ekoiztetxe bat, Stop Motion animazioan espezializatua dagoena.

Ideien kategorian:

Dryfing, Naia Espinosaren eskutik. Neoprenoak lehortzeko dispositibo ekologiko bat.

Zarate Mateo Algorithmic Systems, Eriz Zarateren, Alain Mateoren, Alain Portoren, Daniel Caballeroren eta Etor Arzaren eskutik. Software algoritmiko bat da, inbertsio autonomoak egiteko espezializatua.

Keep Tick, Nahikari Martínezen, Jon Oyangurenen, Elisabeth Vilanaren eta Arnaud Cocaren eskutik. Ticket, ordainagiri eta fakturak biltzeko wallet digitala.

Jasangarritasunaren kategorian:

QB Pop Up, Roberto Martínez de Guereñuren eta Oscar Santosen eskutik. Iraupen gutxiko soluzioetarako itsas edukiontzien kustomizazioa.

Bizia, Nerea Alonsoren eta Roberto Pérez de Arrilucearen eskutik. Bizikleta-osagaien bizitza luzatzeko eta haiei 2. bizitza bat emateko proiektu bat.

Goyti, Iván Platasen eskutik. Hiri-inguruneetan salgai eta pertsonak garraiatzeko kuatriziklo eta atoi elektrikoak.

Epaimahaiak zuzenean hautatu du joan den otsailean Andre Maria Zuriaren plazan egindako Enpresa Azokaren proiektu irabazlea. O gravity da, Lorena Maestrok gorputz-kontrolean zentratutako kirolgune bat sortzeko egin duen proiektua.