Berriak

“Explorer aukera ezinhobea da proiektu bat martxan jartzeko”
29/11/2017
Lan-kontrataziorako laguntza ekonomikoak eskatzeko epea ireki da
05/12/2017

GarmaZ-ek, Elcavi-k eta “Juega Comiendo, come jugando” proiektuek irabazi dituzte Uniekintzaile sariak

Inizia programak Uniekintzaile sariak eman ditu. Sari hori ematen zaie UPV/EHUn egindako ikerketa gisa garatutako teknologia darabilten sustatzaileen enpresa-ideiei; eta tituludun edo gradu ondokoei, edota UPV/EHUko irakasle eta ikertzaile direnei.

GarmaZ startupak lortu du INIZIA Uniekintzaileko lehen saria. Jokin Fernándezek irabazi du lehian zeuden bi accesitetako bat, Elcavi startuparen eskutik, eta bestea Alba Cruzentzat eta haren “Juega Comiendo, come jugando” proiektuarentzat izan dira.

Gainera, BaiGene, Un-Diet eta Imasmed startupek aitortza jaso dute UPV/EHUko Inizia inkubagailuan egon diren bitartean egindako lanarengatik.

Inizia Arabako unibertsitate-eremuan ekintzailetza bultzatu eta laguntzeko programa da, UPV/EHUk sustatua BIC Arabarekin elkarlanean.