Berriak

Ekintzailetza aldarrikatuko du Araba Ekinean-ek, gizartearen erronka berriei aurre egiteko
27/01/2022
61 negozio ideia bildu dira Araba Ekinean-en Arabako Eskola Enpresen Azokan
02/02/2022

Gasteiz Green Deal Youth Challenge abiarazi du Udalak

  • Udalaren azelerazio-programa honetan hautatutako proposamenek aholkularien eta adituen laguntza izango dute proiektuak aurrera ateratzeko, eta 50.000 euro arteko finantzaketa lortzeko aukera.
  • Otsailaren 20an amaituko da proposamenak aurkezteko epea. Parte hartu ahal izateko, talde sustatzaileko kide batek, gutxienez, 18 eta 35 urte bitartekoa izan behar du.

Gasteizko Udalak 18 eta 35 urte artekoek bultzatutako proiektu original eta berritzaileak sustatu eta lagundu nahi ditu, eta ekonomia berdean, talentuan eta berrikuntzan oinarritutako ekimenak bultzatu. Horretarako, Gasteiz Green Deal Youth Challenge deialdia abiarazi du gaur, hau da, startup-ei zuzendutako nazioarteko deialdia. Proposamen onenei 50.000 eurora arteko ekarpena egingo zaie. Halaber, hautatutako proiektuek 16 asteko azelerazio-prozesua jasango dute, aholkulariek eta adituek proiektua aurrera ateratzen lagunduta.

Interesdunek 2022ko otsailaren 20a baino lehen aurkeztu beharko dituzte proiektuak, web-orrian izena emanda. Ekimenean parte hartzeko, hautatutako proiektuen egoitza fiskala Gasteizen izan behar da.

Aukeratutako programek Vitoria-Gasteiz Green Deal filosofiarekin bat etorri beharko dute, eta jarduera-eremu hauetakoren batekoak izan:

  • Industria- eta manufaktura-ekoizpen garbiaren hazkundea sustatzea, energia berriztagarrien industria bultzatuz.
  • Hiriko automobilgintzaren sektorea gertatzen ari diren aldaketetara egokitzea, berrikuntzaren bidez, produktu eta zerbitzu berriak bilatuz eta energia garbiagoa erabiliz.
  • Klima-aldaketaren kontrako borroka eta horren ondorioetara egokitzeko mekanismoak ezartzea.-eremuan aplikatzekoak direnak.
  • Iraunkortasunaren arloko konponbideak garatzea udal zerbitzu publikoetarako, hala nola garbiketa, hondakinen tratamendua, hiri-argiztapena, parkeak eta lorategiak zaintzea, etab.
  • Finantzaketa iraunkorreko tresnak sortu eta proposatzea.
  • Salgaiak eta pertsonak garraiatzeko sistemek emisioak murriztea ahalbidetzea, bereziki,  0 emisioko  ibilgailuak, mugikortasun aktiboko sistemak edo garraio publiko jasangarria garatzeko proposamenak tarteko.
  • Energia iraunkorra sortzeko eta biltegiratzeko sistemak.
  • Energia garbiak ezartzea eraikin publiko eta pribatuetan eta espazio publikoan.
  • Hiria iraunkortasun-irizpideen arabera birgaitzeko irtenbideak.
  • Nekazaritza-ekoizpen eta -banaketa iraunkorrerako irtenbideak garatzea.
  • Elikadura iraunkor eta osasungarriaren eredua sustatzea, 0 km-ko elikagaiak eta energia- eta ur-kontsumo txikiko elikagaiak ekoizten lagunduz eta etxeetan eta dendetan elikagaien xahuketa murrizteko ekimenak garatuz.
  • Ikerketa eta konponbideak hiri-osasunaren esparruan, baita zahartzearen arloan ere.
  • Naturan oinarritutako eta hiri-eremuari aplika dakizkiokeen arintze-soluzioak.

Azelerazio-prozesua

Gasteizko Udalaren ekimen hori, beraz, erakunde publiko batek startup-ak azeleratzeko bultzatutako lehen programetako bat izango da, eta BerriUP enpresaren laguntza teknikoa izango du, zein arlo horretan esperientzia handiko enpresa baita.

Proposamenak aurkezteko epea amaituta, horiek aztertu eta onenak aukeratuko ditu adituek osatutako epaimahaiak, eta finalista bihurtuko dira. Finalistek beren proiektuak aurkeztu beharko dituzte martxoaren 11n, Goiuri jauregian egingo den ekitaldian.

Horien artetik, Udalak hamar bat startup aukeratuko ditu, eta aukera izango dute azelerazio programa honetan parte hartzeko. Lau hilabeteko ibilbidea izango da, eta proiektuek lehen mailako tutoretza (mentoring) izango dute. Onenek, gainera, 50.000 euroko laguntza eduki ahal izango dute beren negozioak abiarazteko.