Berriak

Araba Enpresa Digitalak eCommerce-n aurkeztu du bere prestakuntza-ibilbidea
09/03/2022
Zabalik dago INIZIA 2022 sarien deialdia
22/03/2022

Gasteiz Green Deal Youth Challengek ekonomia berdearen esparruko ideia berritzaileak dituzten 3 startup saritu ditu

Gasteizko Goiuri jauregiak Gasteiz Green Deal Youth Challengeren finala hartu du gaur, nazioarteko udal deialdi bat, startupei zuzendua, 18 eta 35 urte arteko pertsonek bultzatutako proiektu original eta berritzaileak sustatu eta laguntzeko eta ekonomia berdean, talentuan eta berrikuntzan oinarritutako ekimenak bultzatzeko pentsatua.

Goizean, zazpi enpresa finalistak beren proiektuak erakustsi dituzte epaimahaiaren aurrean, eta, arratsaldean jakinarazi da zein hautatu diren 16 asteko azelerazio-prozesurako, non  aholkulari eta adituen laguntza izango baitute aurrera ateratzeko.

Proposamen hauek saritu dira: dira ‘Powerful Tree’, ‘Hobeen’ eta ‘Dryfing’.

  • ‘Powerful tree’-n energia berriztagarriak garatzen dituzte, laboreak teknifikatzen 4.0 nekazaritza aplikatuz, eta ‘landare-ongizatea’ aldarrikatzen.
  • ‘Hobeen’, berriz, etxeetara zuzendutako energia-eraginkortasuneko plataforma bat da.
  • ‘Dryfing’, ur-kirolen sektoreko neopreno-jantziak garbitu, desinfektatu eta lehortzeko makinak diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzeko startup bat da.

“Talentua erakarri nahi genuen, eta berrikuntzan eta ekonomia berdean oinarritutako enpresen sorrera sustatu, Gasteiz Green Dealen filosofiaren ildotik. Paktu bat da Green Deal-a, Gasteiz hiri berdetik ekonomia berdera bidea egiteko. Eta horregatik bultzatzen dugu prozesu hau, Gasteizek arlo horretan erreferente izaten jarrai dezan lagundu nahi duten gazteen ideien ezagutzeko. Zorionak”, azaldu du Gorka Urtaran alkateak ekitaldi pribatu horren aurkezpenean.

Eguerdian, adituek osatutako epaimahai batek aztertu ditu enpresa finalisten

aurkezpenak. Horien artetik, hiru aukeratu dira, eta azelerazio-programa batean parte hartzeko aukera izango dute: lau hilabeteko ibilbidea, zeinetan lehen mailako tutoretza eskainiko baitzaie proiektuei. Onenek, gainera, laguntza ekonomikoa eduki ahal izango dute beren negozioak abiarazteko.

Gasteizko Udalaren ekimen hori, beraz, erakunde publiko batek startupak azeleratzeko bultzatutako lehen programetako bat da, eta BerriUP enpresaren laguntza teknikoa ari da izaten, zein arlo horretan esperientzia handiko enpresa baita.