Berriak

Naia Espinosari elkarrizketa, Araba Explorer ekimena irabazi ondoren.
13/07/2018
“Gazte-ekintzailetza” Programaren bekak eskatzeko epea ireki da
06/09/2018

Gasteizen F2P Campusa hasi da, free-to-play bideojokoak garatzeko lehen campusa

Gaur Gasteizen, Euskadiko hiriburuan, F2P Campusa aurkeztu dute, free-to-play bideojokoen garapena oinarri duen lehen campusa.

Ekitaldia Campusaren egoitzan egin da, Gasteizko Artium Museoan, eta Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak izan dira bertan.

12 herrialdetatik egindako 22 eskaeren artean, Campusaren staffak sei talde aukeratu ditu (guztira 21 lagun) lehen edizio honetan parte hartzeko:

  • Etorki Games (Irun) eta beraien “The Nun” jokoa. Pablo Ocasar, Ion Ocasar eta Alexander Camarerok osatzen dute.
  • Garage 51 (Bartzelona) eta beraien “Yokai Fury” jokoa. Marc Company, Chin Ho eta Daniel Sintasek osatzen dute
  • Hypeful (Malaga) eta beraien “Big Box” jokoa. José Luis Jurado, Iván Moreno, Álvaro Pérez eta Samuel Díazek osatzen dute.
  • GiantFox (Bartzelona) eta beraien “Rise of Titans” jokoa. Rubén Andreu, Marc Andreu, Pilar Villanueva eta Alberto Martínezek osatzen dute.
  • Cogoo (Hego Korea) eta beraien “Princess Maker” jokoa. Yewon Lee, Heyme Kim, Geonhee Han eta Sungjun Limek osatzen dute.
  • Vectormonk (Ukraina eta Txekiar Errepublika) eta beraien “Dungeon Card Hero” jokoa. Anna Onyshchenko, Danylo Syrotynskyi eta Vitaliy Onyshchenkok osatzen dute.

Bideojokoen industriako aditu handienek Gasteiz bisitatuko dute

Campus honen helburu nagusia free-to-play jokoen garapena ahalik eta gehien bultzatzea da. Horretarako, parte hartuko duten taldeak Gasteizen biziko dira hiru hilabetez, eta euren sorkuntzak merkaturatzeko beharrezkoa den guztia izango dute eskura.

Ostatua eta lanerako gune batekin hasiz, eta bideojokoen industriako lehen mailako adituen mentorizazioarekin amaituz; aditu horiek euren jakintzak partekatuko dituzte jende guztiarentzat zabalik dauden hitzaldietan. Hitzaldi horietan funtsezko kontzeptuak ikasi ahal izango ditugu, adibidez monetizazioa, sustapena, komunitateen kudeaketa, irisgarritasuna edota arrakasta izan duten hainbat kasu, hala nola: “Assasins’ Creed” edo “Cut The Rope 2”. Hitzaldi publikoei buruzko informazio guztia hemen duzu.

Ekitaldia Eusko Jaurlaritzak sustatzen du, eta Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren laguntza jasotzen du. Gainera, hainbat enpresa eta erakundek hartzen dute parte F2P Campusean, hala nola: Basque Game, Gaia, BIC Araba, Euskaltel, museo Artium, Fundación Vital, AWS Activate, Az Play, DEV eta AEVI.

Ez baduzue F2P Campusaren aktualitatea eta jarduerak (adibidez hitzaldi publikoak) ezagutu gabe geratu nahi, jarrai iezaguzue honako hauetan: Twitter, Facebook edo LinkedIn.