Berriak

Alt_LAN EKIN
LAN EKIN: «Irabazi-asmorik gabeko elkarte bat AENa eta Asperger-en sindromea dituzten pertsonentzat».
22/06/2023
chubby apps premio emprender alava
Chubby Apps: “Proiektu ekintzaile batek aurrera egin dezan, batez ere hiru oinarri izan behar ditu: produktua, marketina eta negozioa”
12/07/2023

Gasteizko F2P Campusak sei talderen proiektuak hautatu ditu 2023ko ediziorako, 12 herrialdetatik jaso dituen hautagaitzen artean

f2p campus de vitoria gasteiz

Free-to-play bideo-jokoen lehenengo campusaren laugarren edizioak hainbat herrialdetako 20 parte-hartzaile izango ditu, hala nola Kuba, Turkia, Txile, Erresuma Batua, Andorra eta Espainiakoak eta, lehendabiziko aldiz, Gasteizko proiektu bat aurkeztuko da.

Uztailaren 17an egingo da talde guztien aurkezpena, eta hasiera emango zaio campusari; bi hilabetez luzatuko da.

F2P Campusa, free-to-play bideo-jokoen munduko lehenengo campus azeleratzailea, badoa laugarren edizio honetako etapak osatzen, eta sei talde parte-hartzaileak hautatu berri ditu, 12 herrialde ezberdinetatik jaso dituen 19 hautagaitzen artean. Iran, Espainia, Hegoafrika, Nigeria, Turkia, Erresuma Batua, Kanada, AEB, Bielorrusia, Namibia, Finlandia eta Txiletik jaso ditu campusak parte hartzeko eskabideak; horrek erakusten du pixkanaka nazioartekotzen ari dela bere sektorean mundu mailako erreferentziazko campus azeleratzaileetako bat bihurtu den topaketa  hau. Berritasunei dagokienez, lehendabiziko aldiz hautatu da Gasteizen sortutako proiektu bat, datozen bi hilabeteetan garatzen jarraitzeko aukera izango duten proiektua; campusak irauten duen bitartean, era horretako bideo-jokoen aditurik onenak etorriko dira euskal hiriburura. Horrenbestez, ekimen honen helburu nagusietako bat bete da, euskal taldeen presentzia bultzatzea eta bideo-jokoen kultura gizarte osoan hedatzen jarraitzea, alegia, sektorean talentu ekintzaile berria sar dadin sustatzeko. Espainiako Bideo-jokoen Liburu Zuriaren azken datuen arabera, Estatu osoko enpresen bolumenaren % 3,2 baino ez dagokio Euskadiri, pisu handiena duten erkidegoen datuetatik oso urruti: Katalunia (% 28) eta Madril (% 24).

Kubatik, Turkiatik, Txiletik eta Espainiatik etorriko zaizkigu hautatutako taldeak, eta badago Andorrako eta Erresuma Batuko lagunez osatutako bat ere. 20 parte-hartzaile izango dira guztira, horietatik 5 emakumeak, eta 28 urteko batez besteko adinarekin. Masterneme deitzen da Gasteizko proiektua, David Rodriguezek sustatzen duena. Datorren uztailaren 17an egingo da proiektu guztien aurkezpena, Euneiz Unibertsitateko ekitaldi-aretoan egingo den ekitaldian; bigarren urtez jarraian izango da Euneiz topaketaren egoitza. Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Euneiz Unibertsitateak berak bultzatzen dute F2P Campusa, eta BIC Arabak koordinatzen du, Katoid startuparen zuzendaritzapean; gainera, Gasteizko Udalaren, Euskaltel Fundazioaren, Vital Fundazioaren eta AWS for Games enpresaren babesletza du.

Games Academy

Aurreko edizioetan bezala, campusak arreta berezia eskainiko dio sektore honek dituen aukerak ezagutzera emateari, horretarako herritarrei zuzendutako hainbat jarduera antolatuta, Games Academy programaren barruan. BIC Araba eta Euneiz Unibertsitatearen arteko hitzarmen baten bitartez garatuko da aurten ekimen hori, eta lau tailer egingo dira udan zehar. 56 plaza egongo dira, 14 urtetik gorako gazteei zuzenduta, eta “bideo-jokoak diseinatzeko eta eraikitzeko oinarrizko ezagutzak” ikasiko dituzte, “mundu mailan erraldoi ekonomiko garrantzitsua bihurtu den industria horrek barrutik nola funtzionatzen duen jakiten has daitezen”. Ekainaren 29an egin zen lehenengo tailerra, “Aurretiazko ezagupenik gabe bideo-jokoak egitea” izenburupean.