Berriak

Ekintzailetza disruptiboko lau adibide Arabako Errioxan
11/11/2020
Andromeda Moto: “Motorako arropa sortzen dugu goi-teknologiako material jasangarri eta animalia-larrurik gabekoekin”
19/11/2020

Gobak: “Merkatuan falta zen txakur-modaren kontzeptua gara”

Txakurren moda kontzeptu berritzailea eta merkataritza elektronikoaren aldeko apustua arrazoi aski izan ziren epaimahaiak Gobak-i emateko “Zure ideiak balio du” XII. lehiaketako Merkataritza eta Turismoko Gasteiz On Saria.

Proiektu honi buruz gehiago jakiteko, Arkaitz Corcuera eta Marian García ekintzaileei egin diegu elkarrizketa.

Araba Ekinean (AE): Nola laburtuko zenukete zuen proiektua esaldi batean?

 Gobak (G): Merkatuan falta zen txakur-modaren kontzeptua gara.

AE: Nola sortu zen ideia?

G: Txakurren zentro bat eramaten genuen, eta beti harritzen ginen eskaintzan zegoen eskasiaz. Horregatik, distantzia jakin batetik jartzeko uhala asmatu eta patentatu ondoren, ordura arte merkatuan zeuden produktuak hobetzeko lan egitea erabaki genuen. Materialen kalitatea ez ezik, diseinua ere aintzat hartuta.

AE: Zer puntutan zaudete?

G: Bi arnes-lerro egin ditugu, sei koloretan, zirak bost koloretan, eta gaur egun produktu berriak garatzen ari gara, hala nola oheak, uhalak eta lepokoak.

Merkaturatzen hasi gara. Gaur egun, banatzaile batek saltzen du Euskadin, Aragoin, Nafarroan eta Errioxan. Elkarrizketetan ari gara gure marka Madrilgo, Kataluniako eta Valentziako denda-kateetan sartzeko, eta Frantzian eta Alemanian ere interesa sortu dugu.

AE: Zein da zuen helburua urtebetean?

G: Gure helburua da elkarrizketa horiek ixtea eta estatuko autonomia erkidego guztietara iristea.

AE: Pandemiak eragin al dizue? Aldaketarik egin duzue normaltasun berrira egokitzeko?

G: Pandemiak atzeratu egin digu merkatura ateratzea, eta, oraindik ere, Gobak saldu nahi duten bezeroek ez dute pausoa eman, marka berriak sartzeko beldurrez. Aldaketei dagokienez, ez dugu ezer egin beharrik izan.

AE: Zer eragin izan du proiektuarentzat “Zure ideiak balio du” lehiaketan saritu izanak?

G: Beti da pozgarria zure lana aintzat hartzea, baina, gainera, guretzat interesgarria da sari honek eman digun publizitatea, horrek tokiko dendetan sartzea erraztu baitezake. 

Eskerrik asko Arkaitzi eta Mariani Araba Ekineanen galderei erantzuteagatik!