Berriak

Nola eragiten die TicketBAIk proiektu ekintzaileei?
18/01/2022
Ekintzailetza aldarrikatuko du Araba Ekinean-ek, gizartearen erronka berriei aurre egiteko
27/01/2022

Hauek dira 2022ko laguntza guztiak Arabako ekintzaileentzat

2022 honetan ekiteko asmoa baduzu eta Araban bizi bazara, laguntza-programa batzuk aurkezten dizkizugu hemen, zure proiektua bultzatzeko lagungarri.

2022a ekintzailetzaren bidetik abiatzeko urtea izan daiteke zuretzat! Horregatik, urteko lehen Ekin Breakfast honetan, lurraldeko erakunde nagusiak bildu ditugu, ekintzaileei laguntzeko programen berri eman diezaguten. Laguntza ekonomikoekin hasi eta aholkularitza-zerbitzuetaraino.

Arabako ekintzaileentzako laguntzak


Arabako ekintzaileentzako laguntzak” Ekin Breakfastera bertaratzeko aukerarik izan ez baduzu, jarraian ikus dezakezu, lerro hauetan txertatutako bideo grabatuan.


Hasteko, Gasteizko Udaleko Juncal Ibeasek, laguntza ekonomikoa eta aholkularitza emateko dauzkaten programa guztiak aurkeztu dizkigu:

  • Ekintzaileentzako bekak. 1.000 -2.500 € ekintzaileei laguntzeko, proiektua prestatzen ari diren bitartean.
  • Enpresak sortzeko eta sendotzeko laguntza ekonomikoak. Azken 5 urteetan alta hartu duten enpresentzat; negozioa martxan jartzeko gastuen % 20tik % 40ra bitarte laguntzen dute diruz.
  • Langabeak kontratatzeko eta enpleguaren egonkortasunerako laguntzak.
  • Aholkularitza eta prestakuntza: Enpresak sortzeko ikastaroak, aholkularitza espezializatua, sendotze-tailerrak…
  • Laguntza sektorialak Merkataritzarako, Ostalaritzarako, Turismorako, Ikus-entzunezkoetarako eta Kontrataziorako.

Bestetik, Arabako Foru Aldundiko Adrian Pérez de MendigurenekAraba Ekinean 2022 ekimenaren inguruan hitz egin digu. Jardunean bi urte baino gutxiago daramaten ekintzaileen (autonomoak, kooperatibak edo enpresak) mota guztietako proiektuetarako programa bat da. Programari jarraikiz, askotariko gastuak laguntzen dira diruz, % 60an (% 70ean, irizpide jakin batzuk betez gero): merkatu-azterlanak, prototipoak sortzea, ikastaroak, komunikazio-gastuak edo inbertsioak, besteak beste. Aurten, gainera, “Sendotzea eta zabalkundea” izeneko modalitate berria sortu da, eta azken lau urteetan Araba Ekinean programaren laguntzen onuradun izan diren ekintzaileek izango dute laguntza jasotzeko aukera. Kasu honetan, epea 2022ko martxoaren 1era arte egongo da zabalik.

BIC Arabaren kasuan, Maitane Txabarrik askotariko laguntzak kudeatzen dituztela eman digu aditzera. Proiektu berritzaile edo teknologikoekin lan egiten dugu. Laguntza guztiek ez dute proiektu guztietarako edo fase guztietarako balio, baina BICen beti gaude zuei aholkularitza eskaintzeko prest”, ziurtatu du. SPRI Taldearen Ekintzaile laguntza da interesgarrienetako bat ekintzaileentzat. Proiektu baten bideragarritasun teknikoa eta negozio-bideragarritasuna aztertzeko laguntza bat da.

Azkenik, Jimena Velasco Mendinet elkarteko kidearekin hitz egin dugu, eta landa-eremuetako ekintzaileentzat kudeatzen dituzten laguntzen berri eman digu. Zehazki, honako laguntza-programa hauez hitz egin digu:

  • Lehiatu berria.
  • MAE Inbertsioa 2022 mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorerako programa; urtarrilaren 31ean amaituko da haren epea.
  • EREIN 2022; otsailaren 28an amaituko da haren epea.
  • Leader programa; haren 2022ko edizioa ez da oraindik argitaratu.

Gure webgunean, laguntza horiei eta beste batzuei buruzko informazioa kontsulta dezakezu. Arabako ekintzaileen proiektuetarako laguntza guztien (eta haien epeen) gainean egunean egon nahi baduzu, jarrai iezaguzu Twitterren, LinkedInen edo Facebooken, edo harpidetu zaitez gure newsletterrean.