Berriak

Ekin Breakfast Metxan dirudiena baino zailagoa da inbertitzea
17/05/2018
“Datozen urteetan aldaketa bat izango da energiaren balio-katean”
23/05/2018

Hobetzeko egiten duen ahaleginaren, kemenaren, kreatibitatearen eta jakin-minaren balioa, aktibo pertsonal ona da beti.

Araba Ekinean 2018 ekimenaren Ekin Day jardunaldiaren unerik berezienetakoa izan zen. Pilar Redondok, 12 urtez SECOTeko presidentea izan zenak, urtetan eta urtetan ekintzaileei etengabe emandako laguntzarengatik sari berezia jaso zuen. Lehenik, Jesús Obrero ikastetxeko irakasle eta zuzendari gisa jardun zuen, eta, geroago, profesional seniorren elkartean, proiektu eta ideia berrietarako aholku emanez.

 

Zer sentitu zenuen Sari hori jaso zenuenean?

Poz handia sentitu nuen, Erakunde Publikorik garrantzitsuenen, probintziaren, eta azken berrogei urte hauetan lan egin dudan Gasteiz nire hiri maitearen eskerrona jaso dudalako. Hainbeste pertsona eta adiskide alboan nituela sentituz. Bereziki hunkitu ninduen nire profil pertsonala definituz proiektatu zenuten balioei buruzko panela, beti lortu nahi izan ditudalako horiexek. Eskerrik asko. Egia esan, jendearen maitasuna jaso nuen, eta antolatzaileek lortu zenuten giro kutunaz gozatu nuen, eta benetan eskertzen dizkizuet une hartako adeitasun guztiak. Inoiz ahaztuko ez dudan ekitaldia izan zen, eta pozez eta eskerronez gainezka nago.

 

Urte hauetan gazte askorekin egin duzu lan. Zer deritzozu ekintzailetzaren aurrean duten jarrerari?.

Galdera interesagarria da hori. Krisia, langabezia eta enpresen itxiera ugari izan ziren urteetan, pertsona gazteengan eta beste batzuengan auto-enplegurako eta negozio propioak sortzeko erabakigarritasun berri bat piztu zen, bakoitzak egiten dakiena bizi eta ustiatu behar baitu. Prestatzeko eta amestutako zerbait posible bihurtzeko interesa azaltzen hasteko laguntzak daude. Ekintzailetza boom sozial eta mediatiko gisa indartzen da. Ikusten da jendea ez dela ohartzen negozioa edo enpresa txikia sortzeko ahaleginak dakarrenaz. Baina era berean hainbat pertsonak, adimenarekin eta prestakuntza onarekin, euren amets ekintzailea gauzatzea lortzen dute, eta enpresaburu izanik amaitzen du, era berean enpleguak sortzeko eta baita nazioartekotzeko ere gai izango dena, atsegin handiz. Azpimarratu nahi dut ondo prestatuta dagoen eta kreatiboa den ekintzaile bat era berean giza baliabide handia dela kontratupean lan egin dezakeen Enpresarentzat edo erakundeentzat. Ekintzaile orok ez du zertan enpresaburu izaten amaitu behar, automatikoki. Baina hobetzeko egiten duen ahaleginaren, kemenaren, kreatibitatearen eta jakin-minaren balioa, aktibo pertsonal ona da beti.

 

Nola balioesten duzu Araban erakundeek ekintzailetzari laguntza ekonomikoen, aholkularitzaren, prestakuntzaren eta enpresa-haztegien bitartez ematen dioten laguntza?

Uste dut benetan positiboa dela, eta herritar guztiek ezagutzea eta gehiago hedatzea merezi duela, izan ere, Arabako Organismo Publikoek eta funtsezko instituzioek, baita Giza Baliabide Enpresarial eta Ekonomiko askok ere, biziki lagundu baitute gure gizartean ekintzaile izan nahi duten pertsona ugari sustatzen, aholku ematen eta prestatzen. Eta nik hori baieztatu dezaket, SECOTetik gure geografiako beste leku batzuetan egiten dena ere ezagutu dezakegulako. Uste dut denok harro egon gaitezkeela, zeregin horretan dihardugunok eta zeregin horri onura ateratzen diotenek, gizarte-ekarpen ona baitira.

 

SECOTen egon zaren bitartean negozio-ideia bat zuten pertsona askori eman diozu aholku, eta seguru aski horietako batzuk ez dira gauzatu. Zer esango zenieke pertsona horiei?

SECOTeko lankideek beti esaten dieguna esango nieke. Egia esanez hitz egiten saiatzen gara, eta zenbaitetan guk ematen diegun orientazioa hasierako proiektua aldatzea da, bideraezina delako, ez dutelako ezagutzen edo beste arrazoi batzuengatik. Saiatzen gara haiengandik oso hurbil egoten, laguntzeko eta autoestimua indartzeko. Uste dut ziurtatu dezakedala denok, edota gehiengo handi batek, euren ahaleginaren eta prestakuntzaren ondorioz ikasitakoa eskertzen dutela, izan ere, ez baitzekiten zer zen ahalegin eta prestakuntza hori, egin dituzten ikasketek Karrera onetan tituluak eman badizkiete ere. Euren aberaste pertsonala eta euren Curriculuma beti dira beraientzat eragile indartsua euren etorkizunerako eta bizitzea egokitzen zaien gizarterako.