Berriak

Araba Ekinean ekimenak startup eta proiektu ekintzaileetan inbertitzen hasteko lehenengo tailerra antolatu du urrirako
02/10/2020
Maribel Bajo eta Baigene enpresa Araba Ekinean sarien irabazle
06/10/2020

Hona hemen “Zure ideiak balio du” XVI. lehiaketaren irabazleak

Ekin Day 2020 ekitaldian azkenean jakin ahal izan dugu zein diren “Zure ideiak balio du” proiektuaren irabazleak.

Berdin dio zeinen handia edo txikia den enpresa bat, guztiak ere berdin hasiko dira beti: ideia batekin. Horregatik, Araba Ekinean ekimenean lurraldeko ideia ekintzaile onenak bilatu nahi izan ditugu eta bultzada bat eman errealitate egin daitezen.

Edizio honetan 43 proiektu aurkeztu dira guztira, izaera oso heterogeneoarekin proiektuen bultzatzaileen profilari, garapen-mailari eta lurralde barruko jatorriari dagokionez. Proiektu horietatik 17 urriaren 1eko final handira iritsi ziren.

Pitch guztiak entzun ondoren, Gasteizeko Udalak, Arabako Foru Aldundiak, BIC Arabak, Vital Fundazioak, Secot-Alavak, Ajebaskek, Arabako Ganberak, Hetelek, Ikaslanek, SEAk, Bultz-Lanek, Emprendizak, Michelin Fundazioak, ASLEk, Hazik, Deustuko Unibertsitateak, Gasteiz Onek, Ferrovialek, RPK-k, On4u Global Services agentziak, Metxak, Amurrio Bidean sozietateak, Laudioko garapen-agentziak, UPV/EHUk, Eroskik eta Aclimak osatutako epaimahaiak, 9 sariak honako proiektu hauentzat izatea erabaki du.

On4u Saria ideia onenari: Canalones Vol y Nesa

Aliaksandr Sas, Imanol Merino, Ander Alonso eta Ana Isabel Pérez ekintzaileen Canalones Vol y Nesa proiektua izan da proiektu irabazlea On4uk babestutako eta sari gisa diploma bat eta 500 euro eskudirutan dituen Ideiak kategorian. Beren garbiketa errazteko biraketa-sistema automatiko bat dute erreten horiek. Urrutiko aginte baten bidez 130º-ko biraketa lortzen da zikinkeria bere pisuz erori dadin, buxadurak saihestuz zorrotenetan, eta iragazketarik eta hezetasunik gabe teilatuetan, paretetan eta sabaietan.

Finalistak: ATG Kids Lab eta eBlaa.

Aclima Saria ekimen jasangarrienari: Andromeda Moto

Mario Alonsoren Andromeda Moto proiektua izan da irabazlea Aclimak babestutako eta sari gisa diploma eta 500 euro dituen Jasangarritasuna kategorian. Motoziklismoko arroparen larrutik ehun sintetikoetarako trantsizioa bizkortu nahi duen enpresa dugu, horretarako motozaleentzat segurtasun eta erosotasun handiagoa lortuta, aldi berean animalien ongizate handiagoa ere sustatuz.

Finalistak: Bimove eta Cajas Aprovecha.

Merkataritza eta Turismoko Gasteiz On Saria: Gobak

Arkaitz Corcueraren Gobak proiektua izan da proiektu irabazlea Gasteiz Onek babestutako eta sari gisa diploma bat eta 1.000 euro dituen Merkataritza eta Turismoa kategorian. Txakur-osagarri propioak diseinatzen eta fabrikatzen ditu marka honek. Jantzien kalitatea, eta jantzi horien izaera berritzailea eta diseinua dira etxearen bereizgarri nagusia, eta bereizgarri handia da hori merkatuko beste batzuk kontuan izanez gero.

Finalistak: Kombi eta Mi plan perfecto.

Eroski Saria nekazaritzako elikagaien ekimen onenari: Museo del Órgano

Marco Bianchi, Jon Rey eta Diego Apellániz ekintzaileen Museo del Órgano proiektua izan da irabazlea Eroskik babestutako eta sari gisa diploma bat eta 1.000 euro dituen Nekazaritzako Elikagaien kategorian. Hirian ibilbide luzea duen jatetxe honen proiektua Arabako 5 baratzerekin lankidetzan aritzean datza, jatetxearen egunerokoan sartuko baitira baratze horiek, eta alderantziz. Jatetxeak bere egitekoa izango du laboreen plangintzan eta programazioan. Jatetxearen karta osoan eta buffetean tokiko produktua, produktu ekologikoa eta sasoiko produktua egongo dela ziurtatzen duen apustu integrala.

Finalista: Orit.

Michelin Saria industria-ekimen onenari: Recyycle

Antonio Martínezen Recyycle proiektua izan da irabazlea Michelin Fundazioak babestutako eta sari gisa diploma eta 1.000 euro dituen Industriala kategorian. Erabilera industrial eta partikularreko plastikozko ondasunak konpontzeko zentroa, plastiko horren berrerabilera sustatzeko eta ondasun plastikoen sorkuntza arintzen laguntzeko. 

Finalistak: Another 3D eta La Guinda.

Ferrovial Saria zerbitzuen sektoreko ekimen onenari: Psikopombo

Sofía RodríguezenPsikopombo izan da proiektu irabazlea Ferrovialek babestutako eta sari gisa diploma eta 1.000 euro eskudirutan dituen Zerbitzuen kategorian. Nagusientzako musikarekin eta kulturarekin lotutako bizi-esperientzia desberdinak eskaintzen dituen proiektua, zahartze aktibo bat sustatuz. 

Finalistak: Bikai eta Reclamaciones aéreas online.

Metxa Sari Berezia: Bikai

Ana García-Serranoren Bikai proiektua izan da Metxak babestutako eta sari gisa azeleratzailearen Boot Camperako baimen bat duen Metxa Sari Bereziaren irabazlea. Negozio txikiei egokitutako Business Intelligence motako erremintak garatzen ari da proiektu hau, negozio horiek enpresa handiek erabilitako bitartekoak erabili ahal ditzaten bere emaitzak hobetzeko eta beren baliabideak optimizatzeko, kontrol-panelak inplementatzearen bidez.

RPK Sari Berezia eraldaketa sozial eta enpresarialari: Canalones Vol y Nesa

Aliaksandr Sas, Imanol Merino, Ander Alonso eta Ana Isabel Pérez ekintzaileen Canalones Vol y Nesa proiektua izan da RPK-k babestuko eta sari gisa 1.000 euro dituen aldaketa sozial eta industrialaren RPK Sari Bereziaren irabazlea.

Publikoaren Sari Berezia: Escape Bask

Lehiaketaren proiektu finalista guztien aurkezpenaren ondoren egin zen bozketan, Sandra Lauzuricaren eta Iñigo Martínezen Escape Bask proiektuak lortu zuen sari gisa diploma egiaztagarria eta 300 euro eskudirutan zituen Publikoaren Sari berezia. Pertsona abenturazaleei karabana batean (edo zure ibilgailu propioan) bidaiak egiteko aukera eskaintzen dien proiektua dugu, eta bidaia horietan ez duzu helmuga ezagutuko, eta aurrera egiteko zenbait erronka eta pista gainditu eta argitu beharko dituzu.

Babesleak


Gainera, Araba Ekinean sarietako irabazleak zein izan diren jakiteko aukera ere izan dugu.