Berriak

Arabako Ganberak eta Vital Fundazioak berritu egin dute enpresa-ekimenak sustatzeko lankidetza-hitzarmena
19/04/2022
TEST4SAFE eta OverlayON INIZIA 2022 sarien irabazleak
13/05/2022

Hona “Zure ideiak balio du 2022” lehiaketako ideia finalistak!

45 proposamen baino gehiago jaso ondoren, hemen adierazten diren proiektuak aukeratu ditu Araba Ekinean ekimeneko epaimahaiak “Zure ideiak balio du 2022” lehiaketako finalista gisa.

Joan den asteartean –apirilak 26– eman ziren jakitera “Zure ideiak balio du” lehiaketaren XVIII. edizioko finalistak. Urte hauetan, ia 700 ideia eta negozio-proiektu aurkeztu dira, guztira, lehiaketa horretara. Gainera, aurreko edizioetako 4 proiektu finalista eta irabazleren ekintzailetza-esperientzia ezagutzeko aukera izan genuen.

Balio duten ideiak


Balio duten ideiak” Ekin Breakfasta galdu bazenuen, lerro hauen gainean dagoen bideoan ikus dezakezu, aurrez grabatua.


Bere esperientzia “Zure ideiak balio du” lehiaketan partekatzen lehena Itziar Puente izan zen, Women New Era enpresakoa: “Duela bi urte hasi genuen proiektu hau landa-inguruneko emakumeen artean ekintzailetza teknologikoa bultzatzeko. “Zure ideiak balio du” lehiaketan parte hartzeak (eta bi sari irabazteak) jende asko ezagutzen eta geure burua ezagutarazten lagundu zigun. Ate asko zabaldu dizkigu”, esan digunez.

Andromeda Moto enpresako Mario Alonsoren txanda izan zen ondoren: “Moto-arropa teknologia aeroespazialarekin fabrikatzen dugu, urradurarekiko erresistentzia handiagoa eta segurtasun handiagoa ematen duena. Gure proiektuaren esparrua nazioartea da eta munduko 36 herrialdetan saldu dugu jada. Gainera, larrua erabiltzen ez dugunez, jantzi tradizional batek baino 351 aldiz ur gutxiago erabiltzen dugu, eta horrek jasangarriagoak egiten ditu jantziak”, azaldu du.

Bestalde, Aztes etxeko Roberto Pérez de Arriluceak adierazi digunez, proiektu bat aurrera ateratzen ez bada ere, beti sortzen dira aukera berriak. “Ekonomia zirkularreko proiektua izan zen Bizia, bizikleten gurpilei bizi berri bat emateko helburuarekin: hiri-altzarietatik 3D inprimagailuetarako filamenturaino. Birziklatzen ez zen hondakin bat. Proiektua ez zen aurrera atera, ideia teknikoki bideragarria izan arren ez zelako errentagarria. Porrot bat balitz bezala ere ez genuen hartu, asko ikasi genuelako eta gure zerbitzuak eskaintzen jarraitzen dugulako”, esan duenez.

Azkenik, Tithonus enpresako Javier Ucelayren txanda izan da: “Atentzio handia ematen duen ideia batekin aurkeztu ginen lehiaketara: intsektu-irina. Proteina alternatiboaren iturri bat, zeina superelikagai oso jasangarria izan litekeen gainera. 2018an hasi ginen, eta orduz geroztik bide luzea egin dugu, errezeta propioak garatuz, Basque Culinary Center erakundearekin kolaboratuz eta azkenik produktua merkaturatuz”, adierazi duenez.

“Zure ideiak balio du” XVIII. Lehiaketaren 23 proiektu finalistak

Parte hartu duten 45 ideietatik lehiaketaren epaimahaiak honako proiektu hauek hautatu ditu finalista izateko:

Finalistak ekimen jasangarri onenaren Aclima Sarian (500 €):

  • Eguzkilaz.
  • Phone Solar Charger.
  • Lasai-lasai.

Finalistak ideia onenaren On4u Sarian (500 €):

  • Transporpet.
  • Task app.
  • Action glasses.

Finalistak industria-ekimen onenaren Michelin Sarian (1.000 €):

  • Auténtica.
  • i-Met 3D.
  • HMG Cilindros mecánicos.

Finalistak nekazaritzako elikagaien ekimen onenaren Eroski Sarian (1.000 €):

  • Powerfultree
  • Insektfood

Finalistak Merkataritzako eta Turismoko Gasteiz ON Sarian (1.000 €):

  • Walk on the basque side.
  • La cabaña pottery & plants.
  • Salt Room.
  • eTerrace.

Finalistak eraldaketa sozial enpresarialeko RPK Sari Berezian (1.000 €):

  • Hasta la teta.
  • Oye!
  • Amaetxea.

Finalistak zerbitzuen sektoreko ekimen onenaren Prezero Sarian (1.000 €):

  • Argirantz app.
  • Musikagara.
  • Neolaborum.

Finalistak krisialditik ateratzeko soluzio eraldatzaileenaren Fundación Vital Fundazioa Sarian (1.000 €):

  • Komedialdia.
  • Naturaren lagunak.

Finalista horien artean, Metxa enpresak Metxa Sari Bereziaren proiektua ere aukeratuko du, eta maiatzaren 19an Europa Jauregian izango den ekitaldira bertaratzen den publikoak zuzenean aukeratuko du Publikoaren Sari Bereziaren kategoriako proiektu irabazlea. Sari-banaketa 2022ko maiatzaren 25ean egingo da Ekin Day ekimenean.

Araba Ekinean ekimenak antolatzen dituen hurrengo Ekin Breakfast ekitaldien berri izan nahi baduzu, jarrai gaitzazu Twitterren, LinkedInen, Facebooken edo izena eman gure newsletterrean.