Berriak

Ekin Breakfast: Jasangarritasunez ekitea posible da
13/06/2019
Arturo Martinez, Guiartu: “Turismo jasangarri eta arduratsua posible da”
14/06/2019

Honako hauek dira Explorer Araba lehiaketaren zortzigarren edizioaren proiektu irabazleak

Edizio honetan T-Safe proiektuak irabazi du lehen saria, eta Data Value Management lehiatuko da Woman Explorer sari nazionalean.

Bost hilabetez buru-belarri lan egin ondoren, ideiak dituzten gazteentzako Explorer programa amaitu da. Denbora horretan, 29 gaztek beren proiektuak hobetzeko aukera izan dute, BIC Arabako taldearen, SECOTen eta Ángel Villa (ON4U), Josetxu Silgo (Aceleradora Metxa) eta Arabako beste zenbait ekintzaile arrakastatsuren eskutik jasotako babes, prestakuntza eta aholkularitzarekin. 

Horien guztien artean azkenean T-Safe proiektuak irabazi du lehen saria. Iván Palominok, Iker Torrecillak eta Sergio Hospitalek bultzatutako proiektua da. Trenbideen segurtasuna hobetzen laguntzea da proiektuaren helburua, trenbidean pertsonen presentzia bidegabea edo erorikoak igarriz. Irabazleak Silicon Valleyera bidaia egingo du datorren azaroan, Espainiako gainerako Explorer zentroetako irabazleekin batera.

Juan Rodríguez Medinaren Top Blod proiektuak irabazi du bigarren saria. Istripu kardiobaskularra sufritzeko arriskuaz ohartarazten duen tresna bat da. Hirugarren saria Mario Alonsoren Alien Moto proiektuarentzat izan da. Moto-arropan espezializatutako marka batean oinarritu da proiektua, sektore aeroespazial edo militarrean erabilitako azken belaunaldiko ehunak darabiltzala kontuan hartuta.

Bestetik, Olaia Gómez ekintzailea Woman Explorer sare nazionalerako izendatu dute, enpresen kudeaketa eta prozesuak optimizatzeko helburua duen Data Value Management proiektuarengatik. EY Fundazioak babesten du saria, eta irabazleari 20.000 euro ematen zaizkio, finantzaketa eta laguntzetan, proiektua azeleratzeko aukera izan dezan. 

Zorionak guztioi Araba Ekinean ekimenaren aldetik!