Berriak

#DiálogosDeFuturo: Manu Muñoz de I+MED
Manu Muñoz (I+MED): “Arabak ezaugarri guztiak ditu biofarmaziaren esparruan oso gune garrantzitsua izateko”
03/05/2021
Explorer Araba 2021, ideia berritzaileak 2030ko garapen jasangarrirako helburuak lortzeko
10/05/2021

Horrela borrokatzen dira klima-aldaketaren aurka 5 proiektu ekintzaile

5 ekintzaile hauek klima-aldaketaren ondorioak arintzeko lagungarriak diren proiektuak abiarazteko aukera bihurtu dute klima-aldaketaren aurkako borroka. 

Joan den asteazkenean –maiatzak 5– Araba Ekinean ekimeneko Ekin Breakfast ekitaldiaren beste edizio bat egin genuen, eta bertan gure lurraldeko 5 ekintzaileren esperientzia ezagutu ahal izan genuen, klima-aldaketaren ondorioak aritzeko lagungarriak diren proiektuak abiarazteko eta garatzeko klima-aldaketaren aurkako borroka aukera bihurtu duten ekintzaileen esperientzia, hain zuzen ere. Izan ere, gure gizarteak aurre egin beharreko erronka handietako bat dugu klima-krisia, eta ekintzailetza ere errealitate horrekin lotuta dago. 

 Klimaren alde ekin beharra


Klimaren alde ekin beharra” Ekin Breakfastera bertaratzeko aukerarik izan ez bazenuen, jarraian ikus dezakezu, lerro hauetan txertatutako bideo grabatuan.


Hasteko, Eraman S. Coop enpresa aurkeztu zigun Juan Latorrek. Urte bakar batean 3 enplegatu izatetik 14 izatera igaro den kooperatiba dugu, eta paketeak bizikletaz banatzen ditu. “Klima-aldaketaren aurkako ikurra da bizikleta. Garraio jasangarria da bizikleta, baina gerta liteke bizikletaz mugitzen diren enpresak ez izatea jasangarriak. Bizikletaz egindako banaketa lanbide handia da beste leku batzuetan, eta gurean, aitzitik, egoera oso prekario eta traketsean zegoen. Horregatik nahi izan genuen gure kooperatiba sortu”, adierazi zuenez.“Zama-bizikletek 120 kg ere garraia ditzakete, eta hori oso alternatiba ona da furgonetekiko hiri barruan banaketak egiteko”.

Ondoren, Hobeen enpresako Mario Fernándezek azaldu zigun energia-efizientziako bere kita lagungarria zaiela erabiltzaileei uraren, argiaren eta gasaren kontsumoa murrizteko. “Zure karbono-aztarna murrizteko energia-arloko prestakuntza eta aholkularitza eskaintzen dituen app bakar batean biltzen ditugu zenbait markatako domotikako gailuak”. 

Bere aldetik, Bodegas Ostatu enpresako Mariasun Sáenz de Samaniegok azaldu zigun bere familia-enpresak belaunaldi-aldaketa aprobetxatu zuela jasangarritasunaren aldeko apustua egiteko. “Gu izan ginen bere karbono-aztarnaren kalkulu osoa egin zuen lehenengo upeltegietako bat. Gehienak produktuaren packaging-etik zetozela konturatu ginen, eta hobetzeko bide handia zegoela. Beiraren pisua gutxitu genuen, kartoi birziklatua erabiltzen hasi ginen… Lan eta inbertsio handia, gure karbono-aztarna % 30ean murrizteko lagungarria izan zitzaiguna”, adierazi zuenez.

Azkenik, Ig Karratu enpresan etxebizitza jasangarriagoak eta efizienteagoak sortzeko egiten duten lanaz hitz egin zigun Iker Gómezek, aldi berean energia-pobrezia gutxitzen dutelarik. “#BIM teknologia berriak erabiltzen ditugu, bioeraikuntzaren aldeko apustua egiten dugu, eta intsumoei eta Bizi Zikloaren Azterketari buruzko azterlanak egiten ditugu. Hori guztia soluzio jasangarriagoak eta efizienteagoak eskaintzeko. Zenbait proiektutan, hala nola supermerkatu batean, urtean 3.600 euroko aurrezpena lortzera iritsi gara”, azaldu zuenez.


Araba Ekinean ekimenaren hurrengo Ekin Breakfasten gainean egunean egon nahi baduzu, jarrai iezaguzu Twitterren, LinkedInen edo Facebooken, edo harpidetu zaitez gure newsletterrean.