Berriak

Senda 15 Incubator aurkeztu da, proiektuak azeleratzeko inkubagailua
04/10/2018
Zure negozioari ekiteko laguntza emango dizuten sei aplikazio
25/10/2018

IkasEkiten-ek ekintzailetza bultzatuko du DBHko 700 ikasle baino gehiagoren artean

DBHko 4.eko 700 ikaslek baino gehiagok IkasEkiten-en zazpigarren edizioan parte hartuko dute. BIC Araba Arabako Berrikuntza Industrialdeak eta Vital Fundazioak bultzatutako programa bat da, gazteenen artean ekintzailetza sustatu nahi duena.

Horretarako, urriaren 15etik abenduaren 20ra bitarte, Arabako ikasleak Arabako Parke Teknologikoaren tailerretara bertaratuko dira, ekintzailetzarekin lotutako mota guztietako gaitasunak ikasteko. Sormenarekin eta ekimenarekin hasi eta lidergoa edo arriskuak hartzeraino. Hori guztia, berrikuntza edo norbere buruarenganako konfiantza ahaztu gabe.

Tailer horiek guztiak egiten ikasteko metodologiari jarraikiz egiten dira. Horretarako, esperientzian oinarritutako dinamikak antolatuko dira jardueretan, eta ekosistema ekintzailean bete-betean murgiltzeko aukera ere izango dute ikasleek, BIC Araban kokatutako enpresen laguntzarekin. 

Aukera paregabea bioteknologiako, IKTetako, fabrikazio gehigarriko, robotikako edo beste eremu batzuetako garapen teknologiko berritzaileak lehen eskutik ezagutzeko. Izan ere, ikastetxeak, ikasleak eta irakasleak ez ezik, enpresak eta haien langileak ere inplikatzen dira. Eta hori guztia, ekintzailetzak gizarteari dakarkion balio sozial eta ekonomikoaz kontzientziatzeko helburuarekin.

Esperientzia hori bere osotasunean ezagutu nahi baduzue, begiratu  IkasEkiten-en blogean, non ikasle parte-hartzaileek beren esperientzia kronika baten modura kontatuko duten.