

Ekintzailetzan aritzeko garaian aurre egin beharko diezun alderdietan lagunduko dizuten baliabideak aurkituko dituzu atal honetan.
Proiektu bat martxan jartzeko orduan garrantzitsua da jakitea zer pauso eman behar diren eta zer baliabide izan ditzakegun. Minitutorial honen bidez jakingo duzu.
Zure proiektua erabakitasunez komunikatzea funtsezkoa da. Ez du inporta noren aurrean zauden: inbertitzaileak, erakundeak edo jendea oro har. Proiektua komunikatu eta saltzeko gaitasuna izatea funtsezko giltzarria da.
Minitutorial hauetan, Cristina Juesas komunikazioan adituaren eskutik, eraginkortasunez komunikatzen ikasiko dugu: zer egin dezakegun entzuleari zirrara eragiteko, eta haren arreta erakartzeko.
Komunikazio on batek aldea marka dezake, proiektu bat aurrera ateratzearen edo bide-bazterrean geratzearen arteko aldea, hain zuzen. Baina, zer da komunikazio on bat? Cristina Juesasek azalduko digu minitutorial honetan.
Eraikinetan gertatzen den bezala, aurkezpenek egitura on bat behar dute zutik eusteko. Zure aurkezpenak, jarraitzeko erraza den egitura logiko batez eraikitzen badituzu, haien inpaktuak hobera egingo du nabarmen, Cristina Juesasek minitutorial honetan azaltzen digunez.
Ez da gauza bera aurkezpena auditorium batean egitea edo bideodei batean egitea, toki eta une bakoitzak bere baliabide, bitarteko eta aurkezpenak eskatzen ditu. Minitutorial honetan, Cristina Juesasek hiru gako ematen dizkigu mezua egoera bakoitzera doitzeko.