Berriak

Abenduaren 28an izango da araba ekinean ekimenaren jardunaldi nagusia
14/02/2017

Ikasle arabarrek sortutako 36 enpresa-proiektuk parte hartzen dute araba ekinean enpresen azokan

Arabako ikasleek sortutako 36 enpresa-proiektu aurkeztu dira gaur Araba Ekinean ekimeneko Enpresen Azokan. Ikasenpresa proiektuari amaiera ematen dion ekitaldia da. Gamarra Ostalaritza Eskolako, Mendizabalako, Egibideko eta Ciudad Jardín Institutuko ikasleek sortu dituzte enpresak, eta aukera zabala bilduta dago, argi-dekoraziorako proposamenekin, aire-azterketekin, kartoizko altzariekin edo patatak zuritzeko gailu elektrikoekin hasi eta xaboi eta kosmetiko ekologikoekin, etxez etxeko janari-zerbitzuarekin, on line laguntza informatikoarekin edo IAT aurreko autoen konponketekin buka. Aukera benetan zabala, Araba osoko Lanbide Heziketako ikasleen ekimenaren eta sormenaren adierazgarri.

Maila ertaineko eta goi-mailako ikasleei zuzenduta dago Ikasenpresa programa, beren proiektuari buruzko prestakuntza eta tutoretzak jasoz enpresa bat sortu behar duten ikasleei. Parte-hartzaileek hainbat elementu garatzen dituzte ikastaro osoan, logotipoekin edo marketin-planarekin hasi eta estrategiarekin buka. Horrela, enpresaren mundua ikasgelara hurbildu nahi da, ikasleen gaitasun ekintzaileak bultzatuta. Ikasteko metodologia guztiz praktikoa da, hezkuntza-testuinguru berritzailea sortzeko lagungarri. Enpresen Azoka honek garatutako lan guztia erakustea ahalbidetzen die ikasleei, eta kontsumitzaileen aurrean probatzea beren ideia eta proiektuen egokitasuna.

Gainera, “Meteoritos” abestia aurkeztu da, Sophie musikari eta ekintzaile gazteak sortutako Araba Ekinean ekimenaren abestia, jardunaldiari eta ekitaldiaren XIV. edizio honi erritmoa jarri diona.