Berriak

Zure ideia kontua “lehiaketaren XVI. edizioak 17 finalistak aukeratuko ditu
July 8, 2020
Ekin Breakfast: Arabako turismo-eskaintza honela berritu da osasun-alertari aurre egiteko
July 17, 2020

Iñaki Bartolomé, Ideable enpresako CEOa: “Oraindik ere gaizki ikusita dago proiektu sozial batek dirua irabaztea eta bere lanarengatik kobatu nahi izatea”

Iñaki Bartolomék ekintzailetzaren era berrikuntza sozialaren esparruan duen esperientzia partekatu zuen Gasteizko Udalaren Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroak antolatutako tailer batean.

Uztailaren 9an, Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroak tailer bat hartu zuen “Ekintzailetza eta berrikuntza soziala” gaiari buruz, eta bertaratu zirenek Iñaki Bartoloméren (Ideable enpresako CEOa) esperientziatik ikasi ahal izan zuten, teknologia berrikuntza sozialaren esparruan aplikatuta.

Gasteizko Udalak antolatzen duen tailerra berrikuntza sozialaren eta haren aurreiritzien inguruko gogoetarako gune bat sortu nahi duen ekimen baten barruan dago, horrekin batera inpaktu soziala duen proiektu bat martxan jarri nahi duten ekintzaileak prestatu nahi dituelarik, halaber.

Inpaktu sozialeko proiektuak ere enpresak izan daitezke

Horixe da Bartolomék bere mintzaldian azpimarratu nahi izan zuen ideia. “Gaur egun oraindik ere gaizki ikusita dago proiektu sozial batek dirua irabaztea eta bere lanarengatik kobatu nahi izatea” adierazi zuen hasi bezain laster. Irabazi-asmorik gabeko erakundeak izan behar dutela edo karitatetik bizi behar dutela esaten duen ideia erabat zaharkituta dago eta kasu askotan sozietate bezala eratzea (mugatuak edo lan-arlokoak) komeni da, finantzaketa lortu nahi badute.

Izan ere, bertaratu zirenei zerbait argi geratu bazitzaien, zera izan izen, inpaktu sozialeko proiektuek beste edozein proiektu ekintzaile bezain serio eta profesionalak izan behar dutela. “Funtsezkoa da negozio-plan bat izatea eta kutxa-fluxuak kontrolatzea”. Horretarako, zure negozioak dirulaguntzarik ez balego bezala planteatzea da Iñaki Bartoloméren gomendioa, eta aurreikuspen ekonomikoak egiteko garaian betiere jokaleku pesimistenean jar zaitezela.

Bertaratu zirenei egin zien beste gomendio bat “pilotuez eta bixkarrekoez” ahaztea da. “Zure proiektua lehenik doakoa delako interesatzen zaiona ez dago proiektu horretan benetan interesatuta eta ez du balioetsiko”, adierazi zuenez, “kobratu egin behar duzu zure lanarengatik, proiektu sozialak ezin dira karitatetik bizi”.

Amaitzeko, bezeroak bilatzera irtetera animatu zituen ekintzaile guztiak. “Ez egon zuen bulegoan eserita zain norbaitek zuen webgunea aurkitu eta email bat idatzi arte, kalera irten behar duzue, ateak jo eta zuen burua ezagutarazi”.

Ekintzailetzan eta berrikuntza sozialean interesatuta bazaude, inskriba zaitez “Enpresa, gizarteratzea eta berrikuntza soziala” gaiari buruzko tailerrean, George Belingak (Koop SF 34) uztailaren 23an emango duena, Gasteizko Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroan (Eskola kalea, 10).