Berriak

60 eskola-proiektuk baino gehiagok beren ideia ekintzaileak erakutsiko dituzte Enpresen Azokan
31/01/2019
Eneko Knörr
Eneko Knörr ekintzaile arabarrak Ekin Day itxiko du
15/02/2019

Inbertsioari buruzko Ekin Breakfastera joateko 5 arrazoi

Ekin Breakfast

2019an Araba Ekinean ekimenean mota askotako Ekin Breakfast egingo ditugu hainbat funtsezko arlori buruz, hala nola: zibersegurtasuna, emakumeen ekintzailetza edota ikasleen ekintzailetza. Horietako lehenengoa, otsailaren 13an egingo dena, zure proiekturako inbertsioak lortzean oinarrituko da.

Edozein ekintzailerentzat oso topaketa interesgarria da, baina oraindik ere ez baduzu argi, hona hemen Ekin Breakfastera joateko 5 arrazoi: 

1. Josetxu Silgok (Metxa) esku hartuko du

2019ko lehen Ekin Breakfast honetan Josetxu Silgok esku hartuko du; Metxa Ekintzaileentzako Proiektuen Azeleratzailearen sortzaile eta bazkidea da. Bere lan-ibilbidean, Silgok hainbat proiektu sortu ditu, adibidez ESDEN edo Append, eta “Negozio Planari” lotutako arlotan irakasle izan da hainbat Zentro Akademiko eta Unibertsitatetan.

2. Inbertsio-erronda bat nola planteatzen den ikasiko duzu

Inbertsio-erronda bat egiteko garaian, funtsezko hainbat galderari erantzun behar zaie: noiz? nola? norekin? zenbat? zer irabazten du inbertitzaileak? Gosarian zehar, Silgo inbertsio-erronda bat modu egokian hasi ahal izateko erantzunak emateaz arduratuko da.

3. Agente mota desberdinak ezagutu eta bereizi ahal izango dituzu

FFF, Business Angels, Azeleratzaileak eta Enpresa-sehaskak, Crowdfunding, Family Office, Arrisku Kapitala, Corporate Venture, Media for Equity, Diru-laguntzak eta Laguntzak, Banku-agenteak eta abar. Inbertsioak egiteko prest dauden agenteen zerrenda oso luzea da, eta denok ez dute berdin inbertitzen eta ez dute berdina eskatzen horren truke. Ekitaldian zehar agente guztiak hobeto ezagutzeko aukera izango duzu.

4. Inbertitzaile batek zeri erreparatzen dion jakingo duzu

Proiektu batean inbertitzeko garaian, inbertitzaileek ez diete soilik ideiari edo negozio-ereduari erreparatzen, izan ere, merkatuaren egoerari eta ekintzaileari berari ere erreparatzen baitiete. Haiek ezagutzea funtsezkoa da zure proiekturako inbertsioa lortzeko.

5. Inbertitzaile batekin nola negoziatzen den ikasiko duzu

Azkenik, eta aurrekoen garrantzi berdinarekin, inbertitzaile batekin negoziatzen denean egin ohi den errakuntzetakoren bat ezagutu ahal izango duzu Ekin Breakfasten. Horrela, zure proiektuak behar duen inbertsioa hobeto ezagutu ahal izango duzu.

Otsailaren 13an goizeko 9:00etan hasiko den “Ekintzaile, zer egingo zenuke 100.000 eurorekin? Ikasi inbertsioak lortzen zure proiektua aurrera ateratzeko” deitutako Ekin Breakfastera bertaratu nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta eman ezazu izena.

Bertan egongo gara, zure zain!