Berriak

Museo del Órgano: “Gure eskuetan dago kontzientzia kritikoa sortzea elikatzeko moduaren eta horrek dakarren guztiaren inguruan”
05/11/2020
Ekintzailetza disruptiboko lau adibide Arabako Errioxan
11/11/2020

INIZIA Arabacampus programa, urteko uniekintzailearen bila

INIZIA Uniekintzailea Sarien IX. edizioaren deialdia 2020ko azaroaren 23ra arte egongo da irekita eta 2.000€ dauzka saritan banatzeko.

Urteko proiektu ekintzaile onenaren bila dabil aurten ere INIZIA Arabacampus Programa eta INIZIA uniekintzailea sarien IX. ediziorako deialdia egin du. Sariek 2.000€ banatzen dituzte eta 2020ko azaroaren 23ra arte dago irekita parte hartzeko epea.

INIZIA Arabacampus programaren barruan daude sari hauek, eta tituludunen edo graduondokoen, ikasleen, ikertzaileen eta UPV/EHUko gainerako familiaren arten kultura ekintzailea zabaltzea du helburutzat programak. Hori guztia UPV/EHUko Arabako Campusaren eta BIC Arabaren laguntzarekin.

INIZIA Uniekintzailea Sarien edizio honen helburuen artean honako hauek daude:

  • Enpresa bihur daitezkeen proiektuak sortzeko aukera indartzea.
  • Enpresa-kultura unibertsitateko kolektiboaren artean bultzatu eta zabaltzea.
  • Unibertsitatearen potentzial berritzailea aprobetxatzea enpresa berriak sortzeko.
  • Lan-ingurunean sartzeko formula berriak bultzatzea, horrek enpresa-sarea dinamizatzeko eta berritzeko duen garrantzia kontuan izanda.

Honako sari hauek emango dira horretarako:

  • 1. saria: 1.000 €
  • 2 accesit: 500 € bakoitzarentzat.

Interesatuta daudenek 2020ko azaroaren 23ra arte aurkez dezakete beren eskaera. Informazio gehiago eta izen-emateak