Berriak

Ajebaskek ekintzaile arabarren talentua saritu du
December 5, 2019
Irekita dago “Araban ekinean 2020” laguntza-programarako epea
January 9, 2020

Inizia Day 2019, unibertsitate-ekintzailetza ospatzeko jardunaldia

Leticia López de Luzuriagak eta Eder Peinadok VIII. Ekintzaile Inizia Saria jaso zuten, 2.000 euroko zuzkidurarekin, euren IKUSTEC proiektuarengatik.

Abenduaren 4an (asteazkena) EHUko Arabako Campuseko unibertsitate-pabilioian Inizia Day 2019 egin zen; ekitaldi horrekin, Inizia Arabacampusek jardueraz betetako urte bati amaiera eman nahi izan zion eta VIII. Ekintzaile Inizia Sariak banatu zituen.

Hasteko, Izaskun Ruiz de Apodacak (BIC Araba) Inizia Arabacampusek 2019. urtean egindako jardueren balantzea egin zuen. “Aurten mota guztietako ekintzailetza-esperientziak hurbildu ditugu ikasgeletara. Era berean, Arabako Parke Teknologikorako bisitak antolatu ditugu, baita ikastaroak, jardunaldiak eta Suitzako CERNera egindako bidaia antolatu ere” adierazi zuen.

Ekitaldi horretan, CERNek antolatutako Design the future” programan parte hartzeko Suitzarako bidaia egin zuten EHUko hamalau ikasleetako hiruren esperientzia entzun ahal izan genuen. Astebetez, zentroaren instalazioak bisitatzeaz gain hainbat tailer eta hitzalditan parte hartu ahal izan zuten, irtenbide berritzaileak aurkitzeko modu disruptiboan pentsaraziz. “Mota guztietako diziplina, herrialde eta kulturetako pertsonak ezagutzea eta haiekin ideiak partekatzea oso aberasgarria izan da” adierazi zuen parte hartu zuenetako batek.

Ondoren Jon Barredok hartu zuen hitza, “mendien artean ekiten” esperientzia kontatzeko. Berak eta bere ikaskideek naturarekiko duten grina eta ekintzailetza elkartzea erabaki zuten, bi proiektu sortuz: Aware proiektua, mendiko turismo jasangarria sortzen laguntzeko asmoz; eta eLur proiektua, mendizaleen erreskatean laguntzen duen gailu bat.

Ekintzaile INIZIA Sariaren VIII. edizioa

Inizia Day ekitaldian, era berean, VIII Ekintzaile INIZIA Sarien VIII. edizioko sariak banatu ziren. Sari horiekin unibertsitate barruan ekintzailetza-kultura sustatu nahi da, unibertsitatean dagoen berrikuntzarako potentziala aprobetxatuz eta enpresa bihur daitezkeen proiektuei lagunduz.

Izangai guztiak aztertu ondoren, epaimahaiak honako sari hauek ematea erabaki zuen:

  • Lehen Saria (2.000€): Ikustec – Leticia López de Luzuriaga eta Eder Peinado
  • Accesita (1.000€): Abagune Research – Guillermo Moreno
  • Accesita (1.000€): Xerka – Borja Fernández, Unai Fernández eta Naiara Rojo.

Zorionak irabazleoi!