Berriak

Ekin Day 2021: etorkizuna sortuz
08/10/2021
Emakumezkoen ekintzailetzaren eta berrikuntzaren lau adibide
15/10/2021

INIZIA Uniekintzailea Sarien X. Ediziorako deialdia ireki da

INIZIA Uniekintzailea Sarien X. edizioaren deialdia 2021eko urriaren 31ra arte egongo da irekita, eta 2.000€ dauzka saritan banatzeko.

Urteko proiektu ekintzaile onenen bila dabil aurten ere INIZIA Arabacampus Programa, eta horretarako, INIZIA uniekintzailea sarien X. ediziorako deialdia egin du. Sariek 2.000€ banatzen dituzte eta 2021eko urriaren 31ra arte dago irekita parte hartzeko epea.

INIZIA Arabacampus programaren barruan daude sari hauek, eta tituludunen edo graduondokoen, ikasleen, ikertzaileen eta UPV/EHUko gainerako familiaren artean kultura ekintzailea zabaltzea du helburutzat programak. Hori guztia UPV/EHUko Arabako Campusaren eta BIC Arabaren laguntzarekin.

INIZIA Uniekintzailea Sarien edizio honen helburuen artean honako hauek daude:

  • Enpresa bihur daitezkeen proiektuak sor daitezela bultzatzea.
  • Enpresa-kultura unibertsitateko kolektiboaren artean bultzatu eta zabaltzea.
  • Unibertsitatearen potentzial berritzailea aprobetxatzea enpresa berriak sortzeko.
  • Lan-ingurunean sartzeko formula berriak bultzatzea, horrek enpresa-sarea dinamizatzeko eta berritzeko duen garrantzia kontuan izanda.

Honako sari hauek emango dira horretarako:

  • 1. saria: 1.000 €
  • 2 accesit: 500 € bakoitzarentzat.

Interesatuta daudenek 2021ko urriaren 31ra arte aurkez dezakete beren eskaera. Informazio gehiago eta izen-emateak.