Berriak

Ekintzaileei Laguntzeko Plan Integrala 2017ko 2. edizioa aurkeztu dute
05/09/2017
Vital Fundazioaren eta Ajebask-Araba erakundearen arteko hitzarmena ekintzailetza bultzatzeko
15/09/2017

Irailaren 15ean startupek BIND 4.0 programan izena emateko epea ixten da

Azkenaldi honetan, “4.0 industria” kontzeptua enpresa handien eta haien arduradunen ahotan dabil, eta aro berrietara eta merkatuaren eta ingurunearen eskakizunetara egokitzeko xedez prozesu eta produktuetan berrikuntza bultzatu nahi duten konpainientzako lehentasunetako bat da. Testuinguru horretan sortu da Bind 4.0; lankidetza publiko-pribatuaren emaitza den programa, lehen urratsak egiten ari diren startupen azelerazioa erraztu nahi duena, startupen eta lehen mailako beste enpresa batzuen (Mercedes-Benz, Iberdrola, Michelin, Repsol edo Aernnova, besteak beste) arteko lankidetzaren bitartez. Horrela, enpresek soluzioak lortzen dituzte kanpotik eta startupek euren zerbitzuak proiektu zehatz batean garatuz euren jarduera azeleratzeko bide bat aurki dezakete.

Parte hartzen duten startupek (Euskadikoak nahiz munduko edozein tokitakoak izan daitezke, betiere azken horiek Euskadin finkatzeko asmoa baldin badute) 4.0 industria deitu ohi zaionaren eremuetan kokatu behar dute: big data, manufaktura gehigarria, ikuspen artifiziala, konputazioa hodeian, errealitate areagotua, zibersegurtasuna, sistema ziberfisikoak eta lankidetza-robotika.

Programak 24 asteko iraupena du, eta aldi horretan enpresak eta startupek erronka jakin bat konpontzeko lan egin behar dute. Horretarako, 75.000 eurora ere iristen diren kontratuak sinatzen dira proiektua garatzeko. Gainera startupak mentoring aurreratua, bikaintasuneko prestakuntza eta 500.000 eurora iritsi daitekeen finantzaketa jasotzen ditu, eta Industry 4.0ko ekitaldi garrantzitsu batean parte hartzen du.

Horrela, startupa azeleratzeko beharrezko baldintzak sortzen dira:

  • Bere merkatua aurkitzen eta definitzen laguntzen zaio
  • Bere produktu eta zerbitzuen garapenetik eratorritako hazkundea lortzen du
  • Bere ondorengo finantzaketa errazten da hazkunde jasangarria lortzeko.

Enpresek programa horretarako euren hautagaitza aurkezteko epea urriaren 15ean amaitzen da. Informazio guztia http://bind40.com/es/ webgunean aurki dezakezue, eta hemen programaren azalpena egiten duen bideo bat uzten dizuegu.

https://www.youtube.com/watch?v=YKQpKYMsTYw