Berriak

Inizia Day 2019, unibertsitate-ekintzailetza ospatzeko jardunaldia
December 9, 2019
Ekintzaile, zure proiektu berritzailea lantzen eta martxan jartzen laguntzen dizun SPRI Taldearen programa
January 15, 2020

Irekita dago “Araban ekinean 2020” laguntza-programarako epea

Epea urtarrilaren 1ean ireki zen eta 2020ko otsailaren 28ko 14:00ak arte egongo da irekita.

Arabako Foru Aldundiak “Araban ekinean 2020” laguntza-programarako epea ireki du. Programaren helburua da Araban enpresa berrien sorrera sustatzea, Lurraldearen modernizaziorako, dibertsifikaziorako eta lehiarako hobekuntzarako laguntzen duten erakundeei dirulaguntzak emanez.

Enpresa berriak sortzeko proiektu berritzaileei edo gehienez ere bi urteko antzinatasuna duten enpresei zuzenduta dago, eta % 50era arteko dirulaguntza lortu dezakete honelako gastuetan: 

  • Merkatu- eta/edo bideragarritasun-azterlanak.
  • Proiektuari lotuta dauden txosten, azterlan eta aholkularitza tekniko espezifikoak.
  • Prototipoen diseinu eta eraikuntzatik eratorritako gastuak.
  • Patenteen, homologazioen, erabilgarritasun-ereduen eta marka komertzialen eskaera, emate eta erregistrorako hasierako gastuak.
  • Ikastaro tekniko espezifikoetara bertaratzea.
  • Proiektuari lotutako komunikazio-gastuak.
  • Azoketara bertaratzeko bidaiak.
  • Softwarea eta hardwarea oro har eta garapen edo aplikazio informatiko espezifikoak erostea.
  • Beste inbertsio eta ibilgetu batzuk, lurrak, eraikinak eta ibilgailuak izan ezik.

Betiere gastuak laguntza-eskaera aurkeztu den egunaren ondoren eta 2020ko abenduaren 21a baino egin badira.

Epea urtarrilaren 1ean ireki zen eta 2020ko otsailaren 28ko 14:00ak arte irekita egongo da. Izapideak elektronikoki egin daitezke Arabako Foru Aldundiaren webgunean, edo bestela modu presentzialean Arabako Foru Aldundiko Erregistro Orokorrean (Probintzia Plaza, 5; 01001 Vitoria-Gasteiz).

Interesatuta daudenek “Araban ekinean 2020” programari buruzko informazio guztia aurkitu dezakete laburpen-fitxan edo Arabako Foru Aldundiaren webgunean.