Berriak

Arabako Emakumezkoen Talentuaren Sarien XXI. edizioa
26/10/2021
2021eko Gizarte Berrikuntzaren Sarietarako deialdia ireki du Arabako Foru Aldundiak
16/11/2021

Irene Intxausti: “Kultura Euskadin 16.000 enpresa dituen sektorea eta 48.000 laguni baino gehiagori lana ematen diena da”

Irene Intxausti da, Teklak kultura-kudeaketa eta komunikazioko enpresaren bazkidea eta sortzailea, azken ikus-entzunezko horren protagonista. Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Mintegian dago enpresa hori eta kulturaren sektorean dihardu, Euskadin 16.000 enpresa baino gehiago biltzen dituen eta 48.000 laguni baino gehiagori lana ematen dien sektorea.

Azken emanaldi honen protagonista Irene Intxausti gasteiztar ekintzailea da, Teklak kultura-kudeaketa eta komunikazioko enpresaren sortzailea eta bazkidea. Erdi Aroko Hiriguneko Enpresen Udal Mintegian kokatutako 15 ekimenetako bat da berea.

Udal ekintzailetza-gune horren agoran (plaza publikoa antzinako Grezian) egin zen elkarrizketa, eta orain dela 4 urte sortu zen enpresa horren historia kontatzen du. Kulturaren sektorean dihardu enpresa horrek, Euskadin 16.000 enpresa dituen sektorea eta 48.000 laguni baino gehiagori lana ematen diena. “Horrek euskal ekoizpen-sarearen % 10 baino zertxobait gehiago hartzen du, eta garrantzi handia duela garbi dago beraz. Europan, berriz, guztizkoaren % 4 hartzen du jada sortze-ekonomiak”, zioen Intxaustik elkarrizketan. Arabako musikologo honen esanetan, sektorearen espezializazioa eta ezagutza izan da bere indarguneetako bat, “horrek aukera ematen digu gure bezeroei zerbitzu hobea emateko, nola funtzionatzen duten ezagutzen baitugu”. Irene Intxaustik arteek eta, oro har, kulturak gizartea eraldatzeko duten ahalmenaren alde egin du, eta etorkizun oparoagoa izango duen gizartea eraikitzeko beharrezkoak direla aldarrikatu du.

Araba Ekinean ekimenaren programazioaren barruan urte osoan garatu den “Etorkizuneko elkarrizketak” programaren bidez, herritar guztiei helarazi nahi zaie lurraldeko ekintzailetzaren errealitatea, bokazio ekintzaile berriak sortzen laguntzeko.