Berriak

Manu Muñoz, i+Med enpresaren zuzendari exekutiboa: “Giza kapitala da i+MED enpresaren aktiborik handiena“
May 31, 2019
Sara Irazu eta Borja Marugán, Think & Pick: “Teknologiari esker produktu galkorren kontsumo arduratsuagoa eta jasangarriagoa egin dezakegu”
June 6, 2019

Iván Platas, Goyti: “Material naturalak ibilgailuak eraikitzeko alternatiba bideragarria dira”

Material naturalak erabiliz eta premia desberdinen arabera konfiguratutako ibilgailu elektrikoak sortzeko bere ideiari esker, RPK enpresak babestutako Enpresa Arloko Eraldaketa Sozialaren Sari Berezia lortu zuen Goyti enpresak Álava Emprendeko “Zure ideiak balio du” lehiaketan. Sariak inpaktu sozial handieneko eta oneneko proiektua nabarmentzen du, industriaren eta eraldaketa sozialaren arteko lerrokatzea finkatuta betiere.

Proiektu horri buruz gehiago jakiteko elkarrizketa egin diogu Iván Platasi, hots, ideiaren atzean dagoen buruari.

Araba Ekinean (AE): Nola laburbilduko zenukete zuen proiektua esaldi bakar batean?

Iván Platas (IP): Hiri-mugikortasuneko soluzioak, material naturalekin garatuak. ‘0,0’ emisioko ibilgailuak, euren bizitza osoan zehar 50 tona CO2 unitateko aurrezteko gai direnak.

AE: Nola sortu zen ideia hori?

IP: Ibilgailuen eraikuntzan gaur egun erabiltzen diren diseinua, materialak eta metodoak aztertuz, eta hainbat arazo eta hobekuntza-arlo identifikatuz: karbono-aztarna negatiboa duten material naturalen erabilera material mugatu eta kutsatzaileekiko (adibidez metalak edo petroliotik eratorriak) alternatiba gisa, eta ibilgailuak berriz diseinatzea pertsonen benetako premietara egokitzeko.

AE: Zein puntutan zaudete orain? 

IP: Gaur egun baliabide naturaletan oinarritutako material konposatuak diseinatzen, entseatzen eta garatzen ari gara, gure ibilgailuen eraikuntzan erabili ahal izateko. 

AE: Zein da zuen helburua urtebete barru?

IP: Urtebete barru lehen prototipoak eraikitzen egon nahiko genuke, homologatu ahal izateko, homologazioa baita ibilgailuen aurkezpen eta merkaturatzearen aurreko fasea.

AE: Zer ekarri dio proiektuari “Zure ideiak balio du” lehiaketan lortutako sariak ?

IP: Guk egindako lanaren eta etorkizun jasangarriagoa eraikitzeko xedez aldaketa sozial eta enpresarialeko alternatiba izateko egin dugun proposamenaren aintzatespena ekarri du.

Mila esker Iván Platasi, Araba Ekinean ekimenaren galderei erantzuteagatik.