Berriak

La Cabaña Pottery & Plants: “Araban astebururako planak egiteko eskaintzaren top-3an egon nahi dugu”
21/07/2022
Barnekintzaile: SPRI Taldearen laguntza negozio-jarduerak dibertsifikatzeko eta barnekiteko
08/09/2022

Komedialdia: “Umoreak gure bizitzan duen garrantziaz kontzientziatu nahi dugu jendea”

Txaro Mardaratz Nájera eta Arantxa Ortega dira Komedialdia proiektuaren atzean ditugun ekintzaileak, eta umorezko jaialdi bat antolatu dute proiektu horren bidez Gasteizen, sektore guztien arteko lankidetza-sare bat sortuz.

Gasteizen pandemia betean sortutako Umore Jaialdiari esker, Komedialdia izan zen Fundación Vital Fundazioa Sariaren irabazle krisialditik ateratzeko soluzio eraldatzailearen atalean, Araba Ekinean ekimeneko “Zure ideiak balio du” Lehiaketaren XVIII. edizioan. 

Proiektu honi buruz gehiago jakiteko, elkarrizketa egin diegu Txaro Mardaratz Nájerari eta Arantxa Ortegari, haiek baitira ideiaren atzean dauden ekintzaileetako bi.

Araba Ekinean (AE): Nola laburbilduko zenukete zuen proiektua esaldi bakar batean?

Komedialdia (K): Komedialdia bultzatu dugunok umoreak gure bizitzan duen garrantziaz kontzientziatu nahi dugu jendea, umoreak duen funtzio terapeutikoaz, eta adierazi nahi dugu, halaber, umoreak eragindako aldarte positiboa lagungarria izan daitekeela gure osasun fisiko eta mentala hobetzen laguntzeko.

Araba Ekinean (AE): Nola sortu zen ideia?

K:Pandemia betean sortu zen ideia, inpaktu negatiboen, beldurraren eta ziurgabetasunaren ondorioz gainezka eginda zaudenean osasunaren eta umorearen arteko harremana zein estua den konturatzen zarenean. Umoreak huts egiten dizunean, horrek argi erakusten du osasunak huts egiten dizula, eta, horrenbestez, barruan daramagun umorea sortzeko dugun gaitasuna landuz, gure aldartea ere hobetu dezakegu. Aldarte positiboak, gure osasun fisiko eta mentala hobetzeaz gain, zure inguruko pertsonena ere hobetuko du. Pandemia baten erdian, kutsatu genezakeen gauzarik onena barrea zen.

AE: Zer puntutan zaudete?

K: Alderdi fisiko, mental eta ekonomikoei dagokienez erabat nekagarria izan zen lehenengo edizioaren ondoren, amore emateko eta berriro ez arriskatzeko tentaldia izan genuen. Baina gure filosofia borrokarena da, zailtasunak gainditzearena eta arazoen soluzioa ikuspegi positibo batekin bilatzen saiatzearena. Sustapen Ekonomikoko Sailaren laguntzarekin eta enpresa sendotzeko sailak berak bultzatutako programekin, gogoeta estrategiko osoa egin genuen, proiektuaren alderdi guztiei dagokienez. Alde indartsuak eta hobekuntza-arloak aztertu genituen, eta bigarren edizioari ekin genion hobeto landutako plan batekin.

Lehengoa baino hobeto planifikatuta bazegoen ere, oso epe motzean garatu dugu edizio hau (5 hilabete baino gutxiago), eta esfortzu handia eskatu du zereginen kontzentrazioaren eraginez. Baina orain, bukatu berri denean, berriz ere nekeak jota, ziur gaude merezi izan duela eta proiektua sendotzeko bidean gaudela. Prozesuaren ezein unetan ez dugu zalantzan jarri beste edizio bat izango dela, eta ilusioz beteta gaude jada hirugarrenerako proposamenak plazaratzen.

AE: Zein da zuen helburua urtebetean?

K: Gure helburua zera zen hasieratik, jaialdia maiatzean umorearekin izan beharreko nahitaezko hitzordu gisa sendotzea. Jaialdia jendeak egutegian itxaroten dituen hiri-markako ekitaldi horien arteko bat izatea lortu nahi dugu, eta aurrekontu egonkorrago bat izan dezala, zereginak denboraz planifikatzeko eta garatzeko talde bat sendotzea ahalbidetuko digun aurrekontu bat, eta, horrekin batera, Komedialdia markako umorea urte osoan ardatz nagusi izango duten ekitaldiak antolatzea, maiatzeko “aste nagusiaz” gain.

AE: Zer aholku gustatuko zitzaizuen jasotzea proiektuarekin hasi zinetenean?

K: Norbaitek dezepzioa eta faktore koiuntural guztiak kudeatzeko ni prestatu izana gustatuko zitzaidakeen. Hasieran, inor ezer egiten ari ez zenean, lehen edizio bat programatzera arriskatu ginen zigortutako sektoreek erakutsitako jarrera ekintzaile eta aktibatzailearekin, eta espektatiba handiak genituen eszenatoki horretan apustu arriskutsu horri erantzun ahal izateko. Baina lehenengo edizioan, alarma-egoera amaitu ondorengo programazio eta jardueren kopurua hain izan zen handia ezen defizita gure gain hartu behar izan genuen modua oso etsigarria gertatu baitzitzaigun, eta horrek proiektuaren bideragarritasunaren inguruan zalantzak sortarazi zizkigun, diseinatuta zegoen modua kontuan izanda. 

AE: Zer eman dio proiektuari “Zure ideiak balio du” lehiaketaren errekonozimenduak?

K: Goranzko bultzada izan da errekonozimendua, bide onetik geundela berretsi digu, gure proiektua interesgarria eta kontsolidagarria dela, oraindik hasiera fasean badago ere. “Gizarte-eraldaketa krisialditik ateratzeko” kategoriak berak definitzen du gure jaialdiaren ardatz nagusia; jaialdia ez dugu inoiz umore-ikuskizunen erakusketa sinple bat bezala hartu, baizik eta anbizio handiagokoa eta konpletoagoa den proiektu bat bezala, kultura-industriaz gain beste sektore ekonomiko batzuk ere integratu ahalko dituena. Gure bizitzaren alderdi guztietan dago eta egon behar du umoreak, eta, horrenbestez, kulturaren, aisialdiaren eta entretenimenduaren sektoreak integratzen dituen proiektua da Komedialdia, baina baita negozioak ere, hala nola merkataritza, ostalaritza eta pertsonei zuzendutako edozein motatako zerbitzuak ere.