Berriak

Ekin Breakfast | Ekintzailetza osasunean eta ongizatean
15/03/2023
Astelehenean aurkeztu zituzten “Zure Ideiak Balio du” lehiaketako finalera iritsi diren 18 proiektuak, Europa Biltzar Jauregian
27/04/2023

Ekin Breakfast | Kontatzen dituzten ideiak

Pasaden astelehenean Ekin Breakfast oso berezia izan genuen, Zure Ideiak Balio Du lehiaketaren 2023ko finalera iritsi diren proiektuen izenak jakin baikenituen. 

18 ediziotan, 800 arabarrek baino gehiagok aurkeztu dituzte beren proiektuak, Araba Ekinean ekimenaren barruan, negozio-ideiak saritzen dituen lehiaketa honetara. Ekin Breakfast honetan, lehiaketa honen beste edizio batzuetan parte hartu zuten pertsonen esperientzia ekintzailea ezagutu genuen; egin duten ibilbidea eta haien proiektuek gaur egun arte izan duten bilakaera azaldu ziguten. 

Maite Lasa izan zen ekintzaile horietako bat, edalontzi berrerabilgarrien Kokue proiektuarekin. TaperBerde zerbitzuarekin hasi zen hasierako proiektua, eta garatzen eta finkatzen joan da Kokue bihurtu den arte. 

Ondoren, Millan Garcia Industria kategoriako iazko irabazleak bere lehenengo lan-esperientzietatik orain arte egin duen ibilbide profesionala kontatu zigun; baita orain martxan duen iMet3D proiektua nola sortu zen eta nola garatzen ari den ere. Gainera, eskaintzen dituzten 3Dko inprimaketa-zerbitzu guztiei buruz hitz egin zigun. 

Ana Caceresen esperientzia ekintzailearekin jarraitu genuen; enpresa-eraldaketa sozialaren kategorian irabazle izan zen Ana, “Oye!” proiektuarekin. Prestakuntzako eta enpleguko bere in itinere proiektua nola sortu zen kontatu zigun, nola jakin izan zuen behar hori identifikatzen eta nola bere proiektua landa-eremuan pertsonak laneratzeko dauden arazoak konpontzen laguntzeko gai den. 

Online bidezko saio honetan, “Zure ideiak balio du” lehiaketaren kategoria guztietako proiektu finalistak ikusi genituen; hauexek dira:

IDEIAK

  • Vitalbridge
  • Vagary Mobility
  • Hanok

JASANGARRITASUNA

  • Orlegi
  • Meraiki
  • Ndsa

MERKATARITZA-TURISMOA

  • Estetika-zentro bat digitalizatzea
  • Ilustrazio-estudioa/denda/erabilera turistikoko etxebizitza
  • Sokide

NEKAZARITZAKO ELIKAGAIAK

  • Across the shopper
  • Piperbeltz wildcooking
  • Eukari sentinels

INDUSTRIA

  • Pneumaflex
  • Gure Kompost
  • REC

OSASUNA

  • Fisun. Neuroerrehabilitazio robotikoko zentroa 
  • Biochacking dermikoa, meditazio kontzientearen bitartez
  • Lan ekin

Zorionak ekintzaile guztioi!

Ekin Breakfast honetara joaterik izan ez bazenuen, jarraian ikus dezakezu:

 

 


Arabako ekintzailetzarekin lotutako albiste, laguntza edo ekitaldi guztien berri izan nahi baduzu, ez eduki zalantzarik eta harpidetu gure newsletterrera, edo bestela, jarrai iezaguzu LinkedInenTwitterren edo Facebooken.