Berriak

61 negozio ideia bildu dira Araba Ekinean-en Arabako Eskola Enpresen Azokan
02/02/2022
“Laborategi Hiria” programaren 2022ko edizioa aurkeztu du Gasteizko Udalak
03/03/2022

Kultura eta ekintzailetza? Posible dela erakusten duten lau adibide

Lau adibide ekintzaile hauek erakusten digutenez sormena sustatuz eta kultura bultzatuz ekintzailetza garatu daiteke.

Ekintzailetzak aberastasuna sortzen du lurraldearentzat, baina aberastasun hori ez dago soilik ekonomiari loturik. Sormena sustatzea, kultura eta artea bultzatzea, herritarrekin harremanetan jartzeko espazio eta formula berriak sortzea, adierazpen modu alternatiboetan sakontzea edo ezagutza beste era batera sustatzea bilatzen duten ekintzailetza-adibide asko dauzkagu Araban. 

Horregatik, Araba Ekinean ekimenak kultura-esparruko ekintzailetzari buruzko Ekin Breakfast bat antolatu du, eta bertan izan ditugu gonbidatu gisa Conexiones improbables elkarteko Roberto Gómez de la Iglesia, ARTgia guneko Irauntzu Lekue, Teklak estudioko Irene Intxausti edo Pikor Teatro konpainiako Miguel Olmeda.


Ekintzailetza kultura-esparruan” Ekin Breakfast ekitaldia galdu bazenuen, lerro hauen gainean dagoen bideoan ikus dezakezu, aurrez grabatua.


Hasteko, Conexiones improbables elkarteko Roberto Gómez de la Iglesiak argi utzi nahi izan duenez, “sektore honetan ekintzailetzan aritzea inoiz erraza izan ez bada ere”, ekimen mordoa ikusi ditu urte hauetan guztietan. “Hasiera batean ezinezkoak diruditen konexioak eta kolaborazioak ahalbidetzea da gure helburua. Ni, adibidez, ekonomista naiz eta oso sartuta nago mundu kultural eta artistikoan”, adierazi du.

Bere aldetik, ARTgia gunea sortu zuen Irantzu Lekuek “Euskal Herriko artisten lana ageriko egiteko trukegune bat sortzeko” helburuarekin. Anbizio handiko proiektuak egin dituzte denbora honetan, hala nola Huella, non Nafarroako ia 5.000 ikaslek gure karbono-aztarna murriztea erreibindikatzen zuen instalazio bat sortu zuten.

Teklak estudioko Irene Intxaustiren txanda izan da ondoren. Gizarte-konpromisoa duen estudio bat dugu, beren proiektuak abiarazteko eta sendotzeko dagokien jardueran sormena, ezagutza eta pentsamendu kritikoa sustatzen duten beste agente batzuei laguntzen diena. “Orain oso modan dago kulturaren gaia gizarte-eraldaketako erreminta gisa, baina ukiezinak direnez, oso zaila gertatzen da hori kontatzea eta defendatzea. Eta horretan saiatzen gara kultura-agenteei laguntzen”.

Azkenik, Pikor Teatro konpainiako Miguel Olmedaren esperientzia entzun dugu. “89an jaio ginen. 33 urte ekintzailetzan Arabako Mendialdean. Garai hartako konpainia guztiak bezala kale-antzerkia egiten hasi ginen”, adierazi duenez. “2000. urtetik aurrera, HIESaren aurkako Arabako Batzordearen nerabeentzako ikuskizun bat proposatu ziguten. Publikorik zailenetako batentzat. Zerbait egin genuen haiengan pentsatuz eta bikain funtzionatu zuen. Zenbait obra pentsatu genituen haien errealitatean pentsatuz, haien kezkak ulertuz. Eta emaitza zoragarria izan zen”.


Araba Ekinean ekimenak antolatzen dituen hurrengo Ekin Breakfast ekitaldien berri izan nahi baduzu, jarrai gaitzazu Twitterren, LinkedInen, Facebooken edo izena eman gure newsletterrean.