Berriak

F2P Campus-aren hirugarren edizioa Vitoria-Gasteizen hasi da
18/07/2022
Komedialdia: “Umoreak gure bizitzan duen garrantziaz kontzientziatu nahi dugu jendea”
26/07/2022

La Cabaña Pottery & Plants: “Araban astebururako planak egiteko eskaintzaren top-3an egon nahi dugu”

Maitane Sáez Urtiaga dugu La Cabaña Pottery & Plants proiektuaren atzean dagoen ekintzailea, hau da, osasun fisiko eta psikikoa sustatzeko Sarrian dagoen gune berritzaile horren arduraduna.

Sarrian osasun fisiko eta psikikoa sustatzeko –yoga– eta pilates-saioak, zeramika eta landareen tailerrak, eta bestelakoak eskainiz– gune berritzaile bat sortu izanak Merkataritza eta Turismoko “Zure ideiak balio du” lehiaketaren XVIII. Edizioaren Gasteiz ON Saria eman zion La Cabaña Pottery & Plants proiektuari.

Proiektu honi eta proiektuaren hurrengo urratsei buruz gehiago jakiteko, elkarrizketa egin diogu Maitane Sáez Urtiagari, hura baita ideiaren atzean dagoen ekintzailea. 

Araba Ekinean (AE): Nola laburbilduko zenukete zuen proiektua esaldi bakar batean?

La Cabaña Pottery & Plants (LCPP): Sarrian dagoen gune berritzaile bat da, osasun fisiko eta psikikoa sustatzeko, yoga- eta pilates-saioak, zeramika eta landareen tailerrak, edo bestelakoak eskainiz. 

AE: Nola sortu zen ideia?

LCPP: Jarduera horiek bereiz egitea (herriko etxera joatea, yoga egitea, pilates egitea, zeramika egitea, nire landareak zaintzea…) zein sendagarria zen ikusi nuen, eta zera pentsatu nuen, ez litzateke zoragarria izango jarduera guztiak egun berean ordena jakin batean egitea eta gainera besteekin ere partekatzea? Eta horrela sortu zen herriko etxeko gunea egokitzeko ideia, larunbatetan 12 laguneko taldeak ere etorri daitezen yoga- edo pilates-saio batez, 0km otordu batez, zeramika-tailer batez eta landareez gozatzeko.

AE: Zer puntutan zaudete?

LCPP: Etxeko obran bete-betean, eta 2022ko uztailaren 16an inauguratuko dugu, dena ondo badoa. Webgunea amaituta dugu jada, esperientzien egutegia itxita….. abiaraztea baino ez zaigu falta ☺

AE: Zein da zuen helburua urtebetean?

LCPP: Araban asteburu edo jaiegun baterako planak egiteko eskaintzaren top-3an sartzea, eta produktu politen, eta artisau- eta toki-produktuen marketplace bat izatea.

AE: Zer aholku gustatuko zitzaizuen jasotzea proiektuarekin hasi zinetenean?

LCPP: Aholkurik ez, uste dut bakoitzak bideari ekiten dionean egiten duela bere bidea, eta lehen pertsonan ikasi behar dira beti gauzak.

AE: Zer eman dio proiektuari Zure ideiak balio du” lehiaketaren errekonozimenduak?

LCPP: Ekintzailetzan ari diren pertsona asko ezagutu ditugu, eta horrek betiere bakarrik sentitze hori apaldu egiten du. Gainera, proiektua jende askori ezagutarazteko baliagarri izan zaigu.