Gimnasio alternatiboak, natxoak saltzen dituzten enpresak, bizikletetarako argiak, pastelgintza ekologikoa, aztura osasungarrien tailerrak, kandelak, lanparak….. Horiek dira Arabako zortzi ikastetxetako LHko ikasleek sortutako 35 enpresek saltzen dituzten produktu eta zerbitzuetako batzuk. Gaur, #alavaemprende ekimenaren Enpresa Azokan erakutsi eta saldu dituzte.
Bertan jokatu dute, ringaren erdian, enpresa-borrokaldia, zeinean ikasleek beren proiektuak defendatzen zituzten minutuko iraupena zuen speech batean. Gasteizko Udalaren, BIC Arabaren eta Metxaren ordezkariak zituen epaimahai batek aukeratutako finalistak hiru izan dira: Bakeology Gasteiz, Includep eta Phoneland.
Lehenengoa pastelgintzako produktu ekologikoak egiten dituen enpresa da; bigarrenak gizarteratzera bideratutako hainbat zerbitzu eskaintzen ditu; eta Phoneland, aldiz, telefono mugikorren alokairuan aritzen da. Horiexek dira Araba Ekinean ekimenean apirilaren 19an parte hartuko duten hiru finalistak. Hiruetako batek saria jasoko du “Zure ideiak balio du” lehiaketaren markoan.
“Ikaslan” programaren barruan dago ekimen hori, eta maila ertaineko eta goi-mailako ikasleek enpresa bat sortzeko aukera dute programa horri esker, horretarako prestakuntza eta tutoretzak jasota. Horrela, jende guztiak hurbiletik ikusiko du ikasle gazteen sormena eta espiritu ekintzailea.
Le informamos de que este sitio web utiliza cookies propias y de terceros con la finalidad de permitir su funcionamiento (por ejemplo, gestionar la aceptación del uso de cookies), y para analizar el tráfico web.
Para más información sobre las cookies de este sitio web pinche aquí.
Pulse el botón de “Acepto” para confirmar que ha leído y aceptado la información que le hemos facilitado sobre nuestra política de cookies. En caso de no pulsar el botón este aviso se le continuará mostrando durante su navegación.
Acepto