Berriak

Kultura eta ekintzailetza? Posible dela erakusten duten lau adibide
24/02/2022
Araba Enpresa Digitalak eCommerce-n aurkeztu du bere prestakuntza-ibilbidea
09/03/2022

“Laborategi Hiria” programaren 2022ko edizioa aurkeztu du Gasteizko Udalak

Vitoria-Gasteiz Laborategi Hiria 2022 programarekin, euren esperimentazioa eta hiriko ezarpena erraztu nahi die udalak produktu teknologiko berriak edo ekonomia zirkularreko soluzioak dituzten enpresei.

“Laborategi Hiria” bere programaren 2022ko ekitaldia iragarri du Vitoria-Gasteizko Udalak. Lankidetza publiko-pribatua bultzatzea helburu duen ekimena da, “Hiri Jasangarriko” eredu batera hurbiltzen gaituzten produktu teknologiko berriak edo ekonomia zirkularreko soluzioak dituzten enpresei euren esperimentazioa eta hiriko ezarpena errazteko asmoz.

Honako hauek ditugu lortu nahi diren helburuen artean: 

  • Enpresei euren garapen teknologikoarekin lotutako testak, monitorizazioa eta entseguak erraztea garapen hori balioztatzeko edo hobetzeko, egiazko baldintzetan jardun optimoa izatea lortu dezaten.
  • Tokiko enpresek teknologia propioa izan dezatela sustatzea.
  • Merkaturatu daitezkeen eta estatuan zein nazioartean merkatu-potentziala duten soluzio teknologiko berrien garapenean laguntzea.
  • Tokiko enpresak proiektatzea, balizko bezeroen aurrean beren burua ezagutarazten lagunduko dien erakusleiho bat emanez enpresa horiei.
  • Gasteizko sare ekonomikoari agerikotasuna ematea, puntako soluzioak baititu etorkizun oparoa duten jarduera-sektoreetan.
  • Beren berrikuntzak Gasteizen testatu nahi dituzten beste leku batzuetako enpresak erakartzea. Horrela, kanpo-ezagutza ekartzen da, bertako sektorea baliatu ahal izango da horretaz, eta berrikuntzaren arloko erreferentzia bezala kokatzen da hiria, aldi berean.

Honako hauek ditugu enpresa parte-hartzaileentzako abantaila nagusien artean:

  • Haien garapen teknologikoa “in situ” esperimentatzeko beharrezkoa den espazio publikoa edukitzea eta erabiltzea.
  • Komunikazio-laguntza: komunikazio-ekitaldietan parte hartzea, eta udalak enpresaren eta haren garapen teknologikoaren publizitatea egitea, horretarako dauzkan kanalak erabiliz (webgunea, buletina, prentsa…).

Inalia konpainiaren Osasun estrukturalaren monitorizazio ez-intrusiboko sistema edo Airestudio enpresaren Gasteizko eraztun berdeko parkeetan ingurumena zaintzeko sare bat sortzea proiektuak izan dira orain arte egindakoen arteko bi. 

Vitoria-Gasteiz Laborategi Hiria 2022 programan interesatuta bazaude, kontsultatu itzazu beldurrik gabe 2022ko deialdiaren oinarriak edo sartu zaitez programaren webgune ofizialean. Informazio gehiago eskatu diezagukezu 010 (945 16 11 00) telefono-zenbakira deituz edo email bat idatziz ciudadlaboratorio@vitoria-gasteiz.org helbidera.