Berriak

PEPE BARREIRA, METEO FOR ENERGY ETA PILAR REDONDO, ARABA EKINEAN 2018 SARIEN IRABAZLEAK
19/04/2018
Ekin Day 2018: bideo laburpena
25/04/2018

Lagundu ID, Etermal, Keep Tick eta Bizia, “Zure ideiak balio du” lehiaketaren irabazleak

Lau proiektu original, berritzaile, indartsu, eta, batez ere, ilusioz beteak. Horiexek dira Araba Ekinean 2018 ekimenaren “Zure ideiak balio du” lehiaketaren saria irabazi duten lau ideiek partekatzen dituzten dohainak.

Ekitaldi horretan bertan entregatu zaizkie sariak “zure ideiak balio du” lehiaketaren XIV. aldiko kategoria guztietako proposamenei. Biosentsoreak Lagundu ID izan da proiektu irabazlea Berrikuntza eta Teknologia kategorian. Ideia hau Edilberto Ojedak, Fernando Benitok, Francisco Jesús Aloak, María Lourdes Basabek, Aitor Iriondok eta Unai Pagaldayk aurkeztu zuten; biosentsore adimendun batzuk garatzean datza, biosentsoreak eta mikrojariozko sistema batzuk integratuz unean bertan analizatzeko gorputzaren egoera fisikoa.

Aukeraren kategorian Idoia Garaizabal izan da irabazlea, Etermal proiektuarekin, zeinaren bidez oinarri termalarekiko produktuak garatzen baitira Kuartangoko antzinako iturburuko ur mineral-sendagarriekin (Kuartango, Araba). Keep Tick, Nahikari Martínez, Jon Oyanguren, Elisabeth Vilana eta Arnaud Cocaren proiektua izan da proposamen irabazlea ideien kategorian, ordainagirik eta erreziboak gordetzeko aukera ematen duen wallet digital batekin. Jasangarritasunaren saria Bizia proiektuarentzat izan da, zeina Nerea Alonsok eta Roberto Pérez de Arriluceak garatutako proiektu bat baita, 2. bizitza bat bilatzen duena bizikleta osagaientzat.

Aldi honetan, sari bat izan da, halaber, lanbide heziketako ikasleek sortutako enpresen ferian aurkeztutako ideientzat, eta 0 gravityrentzat izan da, zeina Lorena Maestrok aurkeztutako proiektu bat baita, bakoitzarentzat egokitutako entrenamenduetan eta gorputzaren kontrolerako jardueretan espezializatutako kirol zentro bat garatzeko. Azkenik, publikoaren saria Dryfing-entzat izan da, ekologikoki neoprenoak azkar lehortzeko Naia Espinosaren proiektuarentzat.