Laguntzak

September 3, 2020

Álava Digitaliza

Deialdi honen helburua da Arabako enpresen digitalizazioa sustatzea, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak emanez lehia askearen bidez digitalizazio horretan laguntzen duten jarduerak egiten dituztenei, eta, horrela, Arabako ekoizpen sarearen lehiakortasuna hobetzea. Espezializazio Adimentsurako Ikerketa eta Berrikuntza Estrategiaren (RIS3-Fabrikazio Aurreratua-Industria 4.0) barruan sartzen den programa berriak lehiakortasuna hobetzeko jarduerak lagunduko ditu diruz. Jarduera horiek ekoizpen, merkataritza eta salmenta ondoko prozesuen digitalizazioa izan beharko dute oinarri. Horretarako, honako hauek ezarriko dira, besteak beste: zibersegurtasuneko teknologiak, telelana, telelaguntza eta urrutiko monitorizazioa, automatizazioa, elkarlaneko robotika eta robotika malgua, errealitate birtuala eta areagotua, fabrikazio gehigarria, adimen artifiziala, datu masiboak, hodeia eta gauzen Internet.

Hartzaileak

Arabako Lurralde Historikoko helbidearekiko ETEak eta Autonomoak.

Agentea

Arabako Foru Aldundia

Epea

Irekita

2020ko azaroaren 30(e)an(e)ra arte