Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Deialdi honen helburua Araban berrikuntza eta Digitalizazioa sustatzea da, norgehiagoka erregimeneko diru-laguntzak emanez Arabako ekoizpen egituraren ekonomia modernizatzen eta haren lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten proiektuak eta/edo jarduerak egiten dituzten erakundeei.
Hartzaileak
- Sozietate egoitza eta zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan duten enpresek, beren osaera juridikoa edozein dela ere, edo gutxienez jarduera zentro bat Arabako Lurralde Historikoan daukatenek. Enpresa sortu edo jarduera hasi zenetik eskaera egiten den egunera arte gutxienez urtebete igaro behar da..
- Zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan duten autonomoak, baldin eta laguntza xede den jarduerari dagokion JEZean alta eman zutenetik gutxienez urtebete igaro bada.
- Arabako Lurralde Historikoan jarduera zentroa duten zentro teknologikoak edota ikerketa zentroak, Araban irakaskuntza unitatea duten unibertsitateak eta Araban helbide soziala eta fiskala dauzkaten fundazioak eta enpresa elkarteak eta I+Gko enpresa unitateak, haiek denak gutxienez bi urteko antzinatasuna izanik