Laguntzak

24/02/2022

Arabako merkataritza 2022ko ekitaldian ticketbai martxan jartzeko aparteko laguntzak

Deialdi honen helburua da Arabako merkataritza sektoreko enpresei eta autonomoei TicketBAI abian jartzearekin lotutako software inbertsioak finantzatzen laguntzea.

Hartzaileak

a) Langile autonomoak, baldin gehienez ere 8 enplegatu badituzte. b) Sozietate zibilak edo ondasun erkidegoak, gehienez ere 9 autonomoz osatuak. c) Merkataritza sozietateak, baldin enpresan dituzten partaidetzak autonomoen araubide berezian kotizatzen duten gehienez ere 9 langileri badagozkie (edo araubide orokorrean, kooperatiben edo lan sozietate mugatuen kasuan). Erakunde onuradunek gutxienez salmenta puntu finko eta fisiko bat izan beharko dute eta/edo zerbitzuak eta/edo artisautzako lantegia Arabako udalerrietan, eta jarduera ekonomikoen gaineko zergaren epigrafe hauetakoren batean alta emanda egotea: Lehenengo ataletik, honako talde hauek: 64 taldea. Janarien, edarien eta tabakoen txikizkako merkataritza, establezimendu iraunkorretan egina. 65 taldea. Elikadurarako ez diren ekoizkin industrialen txikizkako merkataritza, establezimendu iraunkorretan egina (salbu eta 654 eta 655 taldeak) 97 taldea. Zerbitzu pertsonalak (salbu eta 974 taldea). 755 taldea. Bidaia agentziak. Bigarren ataletik, 86 taldea. Lanbide liberalak, artistikoak eta literarioak

Agentea

Diputación Foral de Álava

Zenbatekoa

Se subvencionará el 50% del coste, con un límite de 1.000€.

Epea

Itxita