Laguntzak

17/03/2017

BASQUE INDUSTRY 4.0 I+Gko TEKNOLOGIA-TRANSFERENTZIA FABRIKAZIO AURRERATUARI APLIKATUTAKO EIKTetan

Laguntza hauen helburua “hornitzaile teknologikoen” (hala nola Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako agenteak, esate baterako) Teknologia Transferitzeko Proiektuak babestea da, teknologia hori manufaktura-arloko industria-enpresetara transferitzeko, EIKTen (Elektronikaren, Informazioaren eta Telekomunikazioen Teknologiak) esparruan, Fabrikazio Aurreratuari aplikatuta.

Hartzaileak

Manufaktura-arloko industria-enpresak

Agentea

SPRI

Zenbatekoa

Enpresa bakoitzeko gehieneko diru-laguntza 150.000 euro izango da honako ehuneko hauetan: - Proiektu indibidualak: Proiektuaren onartutako gastu eta inbertsio hautagarrien % 50. - Lankidetza-proiektuak: Proiektuaren onartutako gastu eta inbertsio hautagarrien % 60, enpresa bakoitzeko 150.000 euroko gehienekoarekin eta 300.000 euroko gehienekoarekin lankidetza-proiektuan barne hartutako enpresen multzorako.

Epea

Itxita