Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Deialdi honen xedea da «Berrorekarako eta ekitaterako lurralde-proiektu berrien programa. Kolektibo kalteberak» izeneko programako dirulaguntzak ematea, Europar Batasunaren Next GenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan. Dirulaguntzak emango dira 45 urtetik gorako langabeei eta egoera ahulean edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonei arreta pertsonalizatua emateko. Arreta hori hainbat motatako ekintzak batzen dituzten banakako ibilbideak garatuz egingo da, hala nola lan-orientazioa eta aholkularitza, prestakuntza eta konpetentzia profesionalak eskuratzea, laneratzea eta enplegua sortzea lanaldi partzialeko aldi baterako lan-kontratuen bidez. Horietan guztietan, gainera, aldi berean indartuko dira benetako berdintasuna eta enplegua lortzeko diskriminaziorik eza.
Hartzaileak
Mikroenpresak, beren forma juridikoa edozein izanda ere, barnean direla ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak, bai eta kooperatibak eta lan-sozietateak eta beren konturako langileak edo autonomoak (enpresari indibidualak) ere, betiere beren jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen badute eta gutxienez lantoki bat bertan badute, soldatapeko hamar langile edo, hala badagokio, bazkide langile edo lan-bazkide baino gutxiago badituzte, eta beren negozio-bolumena ez bada bi milioi eurotik gorakoa.