Laguntzak

09/03/2017

Ekintzaile

Enpresa proiektu berrientzako finantza laguntzak, baldin eta industri arloko proiektu berritzaileak edo horiekin lotutako zerbitzuetakoak badira. Proiektu horiek EBZ baten laguntza izango dute ideia heltzeko eta enpresa martxan jartzeko faseetarako. Bi laguntza mota emango dira:

  1. Pertsona edo talde sustatzailearentzako LAGUNTZA PROZESURAKO DIRU-LAGUNTZAK, ideia heltzeko eta Enpresa Plana egiteko prozesuan zehar eta proiektua martxan jarri arte. Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak dira.
  2. Enpresa Plana gauzatzeko behar diren inbertsioetarako FINANTZAKETA LAGUNTZAK; izan ere, Luzaro Kredituaren Finantza-etxearekin hitzartutako hitzarmenaren arabera formalizatuko diren maileguen finantzaketa kostua gutxituko da.

Hartzaileak

Pertsona fisikoak, mikroenpresak, ETEak eta industria-enpresa handiak edo lotutako zerbitzuak.

Agentea

SPRI

Zenbatekoa

Laguntza prozesurako diru-laguntza: Diruz lagundu daitezkeen gastuen %100, 30.000 euroko mugarekin. Gehienezko exekuzio epea 18 hilabetekoa izango da. Finantzaketa lortzeko laguntzak. Maileguen ezaugarriak: Gutxieneko zenbatekoa: 40 000 euro. Gehieneko zenbatekoa: 180 000 euro.

Epea

Itxita