Laguntzak

22/05/2019

Ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak

Agindu honen helburua toki-garapenari lagunduko dioten turismo-negozio berriak sortzen laguntzeko oinarriak ezartzea da, baita turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzera bideratutako jarduketak ere, guztia ere berrikuntza teknologikoaren babesarekin; halaber, haien kalitatea hobetu nahi da eta turismo jasangarriko eta eskuragarriko eredu baterantz bideratu, baldin eta diruz laguntzeko honako ildo hauetan tokirik badute:

- turismo-negozioko berriak sortzea;

- turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea.

Hartzaileak

Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko eskatzen diren legezko baldintzak betetzen dituzten enpresek * eskuratu ahal izango dituzte; eta honako tipologia hauetako batean bilduta egon beharko dute:

a) Turismo-alojamenduko enpresak. b) Sukaldaritza-arloko enpresak. c) Bitartekaritzako turismo enpresak. d) Turismo-garraioko enpresak. e) Turismo aktiboko enpresak. f) Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak. g) Turismo-gidariak.   * Enpresa. Bere forma juridikoa edozein izanik ere, jarduera ekonomiko bat garatzen duen pertsona batek edo gehiagok sortutako edo eratutako elkartea edo erakundea; hau da, merkatu jakin batean ondasunak jartzen dituena edo zerbitzuak eskaintzen dituena.

Agentea

Eusko Jaularitza

Epea

Itxita