Laguntzak

08/01/2020

Araban Ekiten 2022

Deialdi honen helburua Araban enpresa berriak sustatzea da, norgehiagoka erregimeneko dirulaguntzak emanez Arabako ekoizpen egitura modernizatzen, dibertsifikatzen eta haren lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten proiektuak egiten dituzten erakunde edo pertsona ekintzaileei.

Hartzaileak

Enpresa berriak

  • Arabako pertsona fisikoak, enpresa-unitate berri bat sortzeko proiektua dutenak.
  • Arabako pertsona fisiko edo juridikoak, gehienez ere bi urteko antzinatasuna dutenak jarduera hasten denetik edo eskaera egiten den egunean eratu zirenetik.
  • Jarduera dibertsifikatu nahi duten Arabako pertsona juridikoak, enpresa-unitate berri bat sortzeko proiektu zehatz bat aurkeztuz.
  • Egoitza edo jarduera Arabatik kanpo duten pertsona fisiko edo juridikoak, lurraldean jarduera-zentro bat lekuz aldatzen/ezartzen dutenak.

Sendotzea eta hedatzea

Araban jarduera-zentroa martxan duten pertsona fisiko edo juridikoak, azken lau urteetan (2018- 2021) Araban Ekintzailetza programaren laguntzak jaso dituztenak enpresa berriak sortzeko fasean, eta gutxienez enplegu bat eta gehienez hamar dituztenak (sustatzaileak alde batera utzita).

Agentea

Arabako Foru Aldundia

Zenbatekoa

Enpresa berriak: Gehienez 40.000,00 € (20.000€ maximo ibilgetu eskuratzetan). Sendotzea eta hedatzea: Gehienez 20.000,00 € (10.000€ maximo ibilgetu eskuratzetan)

Epea

Itxita