Laguntzak

19/10/2020

Enplegua sustatzeko laguntzen eskaera 50 langile baino gutxiagoko Gasteizko enpresentzat

Gasteizko udalerrian egoitza eta lantokia dituzten eta COVID19ak sortutako krisiaren eragina jasan duten 50 langile baino gutxiagoko enpresetan enplegua sustatzeko laguntzak. Bi motakoak dira:

  • 1 motakoa. 2020ko martxoaren 14aren aurretiko kontratuak mantentzegatik, gutxienez, 2020ko ekainaren 21etik 6 hilabete. Kontratua etenda egon bada, etenaldia gehituko zaio aldi horri.
  • 2 motakoa. Aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtzeagatik, 2020ko martxoaren 14aren ondoren. Kontratua etenda egon bada, etenaldia gehituko zaio aldi horri.

Hartzaileak

Deialdiaren baldintzak betetzen dituzten enpresak (haien forma juridikoa edozein dela ere, ondasun-erkidegoak eta nortasun juridikorik gabeko sozietate zibilak barne) eta kontratatutako langileak dituzten autonomoak.

Agentea

Vitoria-Gasteizko Udala

Epea

Itxita