Laguntzak

22/02/2019

Enpresa jarduera berriak martxan jartzea sustatzeko laguntzak – Lanbide eta Amurrio Bidean

Laguntza hauen helburua da onuraduna soilik negozio-ideia lantzen eta jarduera martxan jartzen kontzentratzea. Laguntzak bateragarriak dira % 30 baino gutxiagoko lanaldi batekin. Aiarako Kuadrilla da Lanbiderekin elkarlanean dagoen erakundea gure eskualdean, baina eskaerak herri bakoitzean dagoen garapen-agentzian aurkeztu behar dira; kasu honetan, Amurrio Bideanen. Erakunde hori arduratuko da, halaber, ekintzaileak zuzentzeaz 2 hilabetekoepean, negozio-ideia landu behar duten kasuetan, eta 3 hilabetez jarduerak martxan jartzeko proiektuetan. Zehazki, aurten gure eskualdean negozio-ideia lantzeko 12 laguntza eman dira eta jarduerak martxan jartzeko 10 laguntza. Laguntzen kopuru jakin bat hogeita hamar urtetik beherakoei eta emakumeei eman behar zaie. Laguntza baino eskaera gehiago egotekotan, proiektuen eta hautagaien balorazio tekniko bat egingo litzateke, hautaketa-oinarrietan zehaztutako irizpideen araberakoa. Informazio gehiagorako, Amurrio Bideanekin jarri harremanetan (El Refor kalea z/g); tel.: 945891721; helbide elektronikoa: autoempleo@amurriobidean.org.

Baldintzak

  • Negozio-plan bat izatea proiektu berri bat martxan jartzeko.
  • EAEn bizitzea.
  • Langabezian egotea eta Lanbiden izena emanda egotea enplegu-eskatzaile gisa.
  • Aurreko urtean EJZn eta autonomoetan alta emanda ez egotea.

Agentea

Amurrio Bidean

Zenbatekoa

1.500€

Epea

Itxita