Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Betekizunak
2021eko abenduaren 15ean eta diruz lagundutako aldian bete beharreko baldintzak (hiru hilabete, abenduaren 15etik 2022ko martxoaren 15era):- EAEn erroldatuta egotea zinezko egoitza izatea.
- Langabea izatea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea edo % 30eko edo hortik beherako lanaldiarekin aritzea.
- Aurreko urtean alta emanda ez egotea ez Ekonomia Jardueren gaineko Zergan ( IAE) ez eta Langile Autonomoen Araubide Berezian ere
- Enpresa-bideragarritasunaren plan bat edukitzea enpresa edo negozio berri bat martxan jartzeko.
- Vitoria-Gasteizko Udalaren Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoaren Saileko ekintzaileei aholkularitza eta laguntza emateko gutxienez hiru hilabetez prozesu batean sartuta egotea.
- Enpresa-jarduerak EAEn izan beharko du egoitza soziala eta fiskala, baita lantokia ere.
- Helburu bererako beste laguntzarik ez jasotzea.
- Arduraldi esklusiboa: besteren kontura ez lan egitea lanaldiaren % 30 baino gehiago edo lanaldi osoko 27 egun baino gehiago 2021eko abenduaren 15etik 2022ko martxoaren 15era. (Hiru hilabete)
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta ez ematea abenduaren 15etik 2022ko urtarrilaren 15era bitartean (diruz lagundutako aldiaren lehen hilabetea).
- Laguntzaren zenbateko osoa lortzeko, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan 2022ko martxoaren 15etik ekainaren 15era eman behar da alta (diruz lagundutako aldiaren ondorengo hiru hilabeteetan).
Hartzaileak
Enpresa-bideragarritasunaren plan bat duten pertsonak, baldin eta hitz ematen badute enpresa-jarduera abian jartzen arituko direla soilik, eta ez beste ezertan. Sustatzaileak arduraldi esklusiboaren betekizuna betetzen duela ulertuko da, baldintza hauek betetzen baditu: diruz lagundutako aldi guztian lanaldi osoan 27 egun baino gehiago lan ez egitea edo lanaldiaren % 30 baino gehiago lan ez egitea.